Getxoko 2023ko Nazioarteko Folk Jaialdiaren barruan.
Hevia, gaita elektronikoaren sortzaile asturiar internazionala, herri musika irauli eta bere jaioterritik haratago esportatu zuen. Gaitari maisu bezala hainbat gaita-banda sortu ditu Asturiasen. “Al son el Indianu” disko-liburu formatuko bere azken argitalpena da, bidai musikala erritmo latinoetan zehar. Mende batez Ameriketara emigratu zuten milioi bat baino gehiago asturiarren omenez sortutakoa, Asturiasen «indiano» izenez ezagutzen direnak.