Getxoko 2023ko Nazioarteko Folk Jaialdiaren barruan.
Moonshine Wagon heavy-bluegrass talde gasteiztarra da. 2013ko udazkenean sortutako talde hau Europako areto eta jaialdi ugarietara iritsi da beti erabiltzen duten <> autokarabanan. Goiatz Duttok (biolina, mandolina eta ahotsa), Lander Lourido (gitarra eta ahotsa) eta Victor Martinek (kontrabaxua) osatzen dute taldea, batzuetan kolaborazioak izaten dituztelarik. Bandak lau disko kaleratu ditu orain arte: "Folk you" (2015), "Porca Miseria" (2017), "Straight From The Mud" (2019) eta 2022an argia ikusi zuen beren azken lana "Self-Destruction".