“Patrimonio vivo / Ondarea bizirik” lelopean, edizio honek ondareak belaunaldiz belaunaldi gaurdaino transmititu diren jardunbide, ezagutza eta trebetasunen transmititzeko duen ahalmena nabarmendu nahi du.
2023 honetan tokiko ondarearen interpretazioa sustatzen jarraitu nahi da, parte-hartze aktibotik, nortasun eta jarraikortasun zentzua ematen baitu, aldi berean, sentsibilizatzeko eta gure komunitatearen kultur aniztasuna eta sormena balioesteko aukera ematen duena. Ondarearen zaintzaileen lana erakusteko topagunea izango da.
2023ko edizioak aukera ugari eskaintzen dizkie antolatzaileei eta bisitariei gure ondare material, immaterial eta naturalaren identifikazioari eta babesari buruz hausnartzeko, atzoko kultur ondarea gaur egungoa nola bihurtu den eta etorkizuneko belaunaldientzat nola babes daitekeen ulertzeko. Horrez gain, zaharberritzeko teknika eta materialei, ondarearen alorreko ekimen digitalak garatzeari, kontserbazio jardunbide egokiak hobetzeari eta tokiko tradizioak zaintzeari buruzko informazioa emango du. Alderdi horiek guztiek gure kultur ondarea babesten eta zaintzen laguntzen dute, egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat eskuragarri izan dadin.