Ondarearen Europako Jardunaldiak 2023, Araban

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko irailaren 30(e)tik 2023(e)ko urriaren 29(e)ra
  • Ondarearen Europako Jardunaldiak 2023, Araban

2023ko Ondarearen Europako Jardunaldiak irailaren 30etik urriaren 29ra bitartean egingo dira “Ondare bizia” lemaren pean, eta 13 jarduera izango dituzte, lurraldeko 9 herritan egingo direnak.

Europako Jardunaldiak Europako Kontseiluaren ekimena dira, helburu hauekin sortuak: kultura aberastasun eta aniztasunaren inguruan sentsibilizatzea; kultura ondarearenganako interesa indartzea; arrazismo eta xenofobiaren kontra borrokatzea, Europako kultura guztien ikusgaitasunaren bidez tolerantzia sustatuz; kultura ondarea babesteko beharra buruan sartzea herritarrei eta administrazioei; eta kultura arloko gizarte, politika eta ekonomia desafioei erantzutera gonbidatzea.

Horrez gain, urrian bisita gidatuak egingo dira foru sareko museoetara, jendearentzat oro har. Eguna eta ordua museo bakoitzean edo educacionmuseosyarqueologia@araba.eus helbidean adostu daitezke.

Jarduera guztiak doakoak dira, baina batzuetarako tokia gorde behar da. Informazio guztia liburuxkan eta https://www.europako-ondarea.eus/. web orrian.

 

Laburrean

Non