Expodistrito 2023ren barruan.
Andoni Lubaki (Urretxu, 1982). Argazkilari independentea, ezaguna dena mundu osoko gatazka-eremuei buruzko erreportajeak egiten dituelako; komunikabide garrantzitsuetan argitaratzen ditu bere lanak eta hainbat sari lortu ditu. 2014az geroztik, aldian-aldian Ukrainara joaten da, eta zuri-beltzeko argazkien erakusketa hau sortu du, gatazka giza ikuspegitik kontatzeko. Bere lanak egungo egoeraren irakurketa kritikoa egiteko balio du.