Bilboko Udalak antolatutako ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 65. Edizioaren, aurreko jarduerei ekingo die,eta bihar, hilak 26, Bira Kulturgunean (Ronda kalea, 2). “Euskal zinema eta literatura” izeneko topaketa bat egingo da. Jaialdia azaroaren 10etik 17ra bitartean izango da
Hitzordu honek zinemaren eta literaturaren arteko loturaren ispilu izan nahi du Euskadin, eta mahai-inguru baten forma hartuko du. Bi zinemagilek eta bi idazlek hartuko dute parte:
LITERATURAREN ETA ZINEMAREN ARTEKO ZUBIAK
Katixa Agirrek nabarmentzen duenez, “azken bi hamarkadetan, euskarazko zinemaren gora egitearekin batera, handitu egin da pantailara iristen diren liburuen kopurua”. Horien artean, Imanol Rayok 2011n Bernardo Atxagaren “Bi anai” (1985) lanaren moldaketak eta 2009an Jabi Elortegik Anjel Lertxundiren “Zorion perfektua” (2002) filmatu zuena aipatzen ditu.
Harreman hori, “apurtzetik urrun, sendotzen ari dela dirudi”, Agirrek dioenez, eta euskal literatura eta zinema lotzen jarraitzen duten izenburu berriak aipatzen ditu.
Horren adibide dira Kirmen Uriberen “Elkarrekin esnatzeko ordua”, Asier Altunak eta Txintxua Films-ek dihardute egokitzapen horretan; Eider Rodriguezen “Bihotz handiegia”, Pilar Palomero zinemagile aragoarra horren bertsio zinematografikoa zuzentzen ari da, Antonio de la Torre eta Patricia López Arnaiz interpreteekin; Txani Rodriguezen "Los últimos románticos" eleberriaren zinemarako egokitzapena, David Pérez Sañudoren eta Marina Parésen gidoiarekin eta “Azken erromantikoak” izenburupean; edo "Amek ez dute", Katixa Agirrerena berarena, Mar Coll kataluniar zinemagilearen zuzendaritzapean (gidoiaren arduraduna Valentina Visorekin batera), Escándalo Films eta Elástica Films-en ekoizpenarekin, datorren urtean iritsiko dena zinema-pantailetara "Las madres no" izenburuarekin.