Dantzaldia 2023ren barruan.
Dantza sorkuntza horrentzat elkartu ditut hiru dantzari aparteko hauek, orain adinean aitzinaturik : Jean NESPRIAS ( 84 urtekoa), Philippe OYHAMBURU ( 90 urtekoa) eta Koldo ZABALA (75 urtekoa). Hiruetarik bakoitzak bere bizia dantzari (eta dantzaz haraindian, euskal kulturari) eskaini dio.
Sorkuntza horren helburua ez da omenaldi bat egitea, ez eta gizon horien ibilbideak oroimenez behatzea ere, baizik eta horien gizatasunaren sakonera osoa argitara ematea.
Obra intimista hori, nagitasunez, eztitasunez beterik, keinuzko komunikazio soil batean oinarrituko da. Bestalde, dantzariaren gorputzaren zahartzea, bai eta gorputzaren oroimenarena ere, sorkuntza horren minean izanen dira. Mizel Theret.