Arabako Foru Aldundiko Zaharberrikuntza Zerbitzuak, Ana del Valek zuzentzen duen Kultura eta Kirol Sailaren mendekoak, parte hartzen duten toki erakundeen laguntzarekin, "Araban zaharberritzen dugu" hitzaldi zikloa antolatu du, ondasun historiko-artistikoak kontserbatzeko edo zaharberritzeko dirulaguntzen bidez berriki zaharberritu diren hainbat ondasun artistikoren balioa nabarmentzeko.
Honako hauek dira:
Maiatzak 6, 12:30. Salazar eta Quintanotarren jauregiko armarriak zaharberritzea. Bastidako Kultura Etxea.
Ekainak 3, 19:00. Mapak eta arbelak gordetzeko eskolako altzariak zaharberritzea. Lantenoko eskola zaharrak.
Ekainak 10, 11:00. Opakuako gurutzadura zaharberritzea. Opakuako zentro soziala.
Irailak 23, 11:30. Hil-andak zaharberritzea. Markizko Zentro Soziala.
Urriak 19, 18:00. Bizente Goikoetxearen eskultura mantentzea. Santiña ermita, Bixente Gokoetxea plaza, Aramaio.
Azaroak 10, 18:00 Ehun liturgikoak kontserbatzea eta zaharberritzea. Eltziegoko maisu-maistren etxea.
Azaroak 23, 18:00 Néstor Basterretxearen Araba eskultura zaharberritzea. Asparreneko udaletxeko batzar aretoa.
Hitzaldi guztiak 2022ko dirulaguntzari buruzkoak dira, bigarrena izan ezik. Hura zaharberritzea 2020ko (mapak) eta 2021eko (arbelak) dirulaguntzei esker egin baitzen.
Azken hiru urteetan 25 ondasun artistiko zaharberritu dira dirulaguntza horren ondorioz.