Literaktum 2023: Ipuin Kontalarien IX. Maratoia

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Azaroak 25
  • Literaktum 2023: Ipuin Kontalarien IX. Maratoia

Literaktum 2023 jaialdiaren barruan.

Hona hemen bederatzigarrena maratoiaren egutegia:

11:00etan Kili-kiliak belarri atzean. Odei Arregi. 2-4 urte.

"Ipuinek kili-kili egingo digute goxo eta bihurri. Hitzez zipriztinduriko mundu txikiak eta aurkikuntza handiak oparituz".

12:00etan Arpa mgikoa. Ane Artetxe, Amaia Irazabal eta Amaia Ruiz de Galarreta. 4-8 urte.

"Ba omen da urruneko mendien artean lurralde ezkutu bat: “Arpa Magikoaren lurralde ezkutua”. Bertan, altxor preziatu bat dagoela jakin dute Mailukote eta Maratil bidaiariek. Horregatik, mapa eskuan hartu, eta han abiatu da bikote xelebrea altxorraren bila. Haien abilezia eta abenturarako grinak altxorra deskubritu eta liburu magikoaren barrenak ezagutzera eramango ditu".

17:00etan. Ekilibristak, sorgin-orratzak eta matxinsaltoak.Mireia delgado Exposito. 8-14 urte.

"Bazen behin sorgin-orratzekin hegan eta matxinsaltoek bezala salto egin nahi zuen ekilibrista bat. Ondoren okurritu zitzaion sorgin-orratzekin salto eta matxinsaltoekin hegan egitea bikaina litzatekeela… Zein da bada, oreka eutsi eta hegan egin, bi hauen arteko aldea? Galdera honi erantzun posible eta ezinezko erantzunak topatuko dizkiogu ipuin-kontaketa saio honetan!"

Horrez gain, 18:00etan 15 urtetik gorakoentzat Magma mia monologo feminista ikusi ahalko da maratoian

Izen ematea: haurliburutegia@donostia.eus


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2023(e)ko Azaroak 25
  • LekuaLiburutegi Nagusia - Ekitaldi aretoa (San Jerónimo)
    San Jerónimo, z/g
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaErreserbarekin
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana