"Sin luna" musikaren bidezko harmoniari eta oreka unibertsalari buruzko hausnarketa da. Musika bidaia gogoangarri honetan gidatzen gaituzten emozioak komunikatzeko hizkuntza da. Gaueko edertasunean eta magian murgiltzeko aukera paregabea.
Taldea: Samfaina de Colors
Hizkuntza: Testurik gabe
Butaka Txikia: Ikuskizun hau gizarte-etxeetako Butaka Txikia egitarauaren parte da.
Gabonetako programazioa: Kontsultatu Eguberri Jaiei buruzko informazio guztia.
Aurrez aurreko sarreren salmenta: sarrerak edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eros daitezke (frontoietan izan ezik) ikuskizuna hasi baino 5 minutu lehenagora arte.
Prezioa: 5€.
Pertsona guztiek sarrera erosi beharko dute.
Sarrerak erostean, egiaztatu, gerora ezingo baita sarrerarik trukatu edo itzuli, jarduera aldatu edo bertan behera geratzen ez bada.
Pertsona berak ezingo ditu erosi salmenta berean 5 sarrera baino gehiago ikuskizun bererako, ezta guztira 35 baino gehiago ere.
8 urtetik beherakoek lagunduta joan behar dute.
Ikuskizuna hasi ondoren ezingo da aretoan sartu.
Areto guztietan gurpil-aulkiak erabiltzen dituztenentzat lekuak daude. Horrelako lekuak behar izanez gero, adierazi sarrerak erosterakoan edo aukeratu Interneten bidez erosterakoan.