Barraskilo batek pazientziaz darama munduaren hasiera. Ametsen mundua. Bidaia kiribildua!
KARIGURI mugimenduan dagoen poesia bisuala da. Magia, txotxongiloak, maskarak, clown eta antzerkia, soinu- eta ikus-paisaia batean elkartuta. Artisau lana, material organikoetatik eta birziklatuetatik sortua eta musika originaletik abiatuta.
Taldea: Giramagic.
Hizkuntza: Testurik gabe.
Butaka Txikia: Ikuskizun hau gizarte-etxeetako Butaka Txikia egitarauaren parte da.
Gabonetako programazioa: Kontsultatu Eguberri Jaiei buruzko informazio guztia.
- Sarrerak erosteko datak
- Noiztik: 2023/12/13 08:30 Noiz arte: 2024/01/04 17:00
- Aurrez aurreko sarreren salmenta: sarrerak edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eros daitezke (frontoietan izan ezik) ikuskizuna hasi baino 5 minutu lehenagora arte.
- Prezioa: 5€.
- Pertsona guztiek sarrera erosi beharko dute.
- Sarrerak erostean, egiaztatu, gerora ezingo baita sarrerarik trukatu edo itzuli, jarduera aldatu edo bertan behera geratzen ez bada.
- Pertsona berak ezingo ditu erosi salmenta berean 5 sarrera baino gehiago ikuskizun bererako, ezta guztira 35 baino gehiago ere.
- 8 urtetik beherakoek lagunduta joan behar dute.
- Ikuskizuna hasi ondoren ezingo da aretoan sartu.
- Areto guztietan gurpil-aulkiak erabiltzen dituztenentzat lekuak daude. Horrelako lekuak behar izanez gero, adierazi sarrerak erosterakoan edo aukeratu Interneten bidez erosterakoan.