Expodistrito 2024 (apirila-ekaina)

Bilbao 2024(e)ko apirilaren 5(e)tik 2024(e)ko ekainaren 28(e)ra
  • Expodistrito 2024 (apirila-ekaina)
    "Cien Lenguajes" (Amaia Maguregui eta David Fernández)

Bilboko Udalak antolatzen duen erakusketa tenporal deszentralizatuen zikloak, Expodistritokproposamen berriez betetako edizio berri bat dakar apirilaren 5etik aurrera.

Beti bezala, San Inazio – Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko Udaltegiek erakusketak hartuko dituzte.  

Oraingo honetan, Bilboko auzoetara hurbilduko diren artistak honako hauek dira: Montse Villamayor Merino, Eduardo Alonso Nieto, Claudio Lorenzo Quintela, Jon Mikel Bañales, Diego Herrera Carcedo, Amaia Maguregui, David Fernández eta Arantza Sáez de Lafuente Calvo.

Horrez gain, Akuarelisten Euskal Elkarteak antolatutako ikastaroko tailerretan egindako lanen erakusketa bat egingo da eta Pablo Bergerren “Robot Dreams”, Animaziosko Film Onenaren Goya Saria irabazi duen filmaren prozesu artistikoari buruzko erakusketa egongo da.

Expodistrito ekainaren 28ra arte doan gozatu ahal izango da goizez, zein arratsaldez. Programa osoari buruzko informazioa eskuragarri dago www.kulturabarrutik.eus-en.

Edizio honetan hainbat artistak bisita gidatuak eskainiko dituzte haien erakusketen xehetasunak publikoarekin partekatzeko.

ERAKUSKETAK, ESPAZIOAK ETA DATAK

JON MIKEL BAÑALES

BILBOTIK KALIFORNIARA: UN JOVEN ILUSTRADOR BILBAÍNO EN DC COMICS

Komikia

Komiki -formatu eta -eredu asko daude: lerro argiko komiki europarra, superheroien komiki amerikarra eta Japoniako manga komikiak, besteak beste. Erakusketa honetan, Jon Mikelek superheroien komiki-eredu amerikarrerako egindako lana egongo da ikusgai, batez ere DC COMICS argitaletxerako marraztutako pertsonaien irudiak: Batman, Green Arrow, Harley Quinn, Joker, Shazam... Komikietatik ateratako orrien ondoan, pertsonaien zirriborro batzuk ere egongo dira ikusgai.

Apirilak 15 – Maiatzak 10 / Abandoko Udaltegian

Bisita gidatua: apirilak 17, 20:00etan Abandoko Udaltegian

ARANTZA SÁEZ DE LAFUENTE CALVO

“EL SILENCIO DE LAS HUELLAS DEL PASADO”

Diziplina anitzekoa

Naturan barrena ibiliz, nire gogoa leku basatien, oinarrien eta gure kulturaren sustraien zeruertzean dabil. Inguratzen gaituzten arrokek egin dugun bidea markatzen dute eta gure oroitzapenen eta bizitako esperientzien mundua osatzen dute. Iraganeko etapak beren aniztasunarekin eta denboraren joan-etorria dira finkatzen diren historiaren “geruzak”. Gure historiaren aztarnak ikusgai...”

  • Apiriak 9 - 29 / La Bolsa Udaltegian
  • Maiatzak 2 – 15 / Errekaldeko Udaltegian
  • Maiatzak 17 – 30 / San Ignazio-Ibarrekolandako Udaltegian
  • Ekainak 3 – 13 / Santutxuko Udaltegian
  • Ekainak 17 – 28 / Begoñako Udaltegian

Bisita gidatua: apirilak 11, 19:00etan La Bolsa Udaltegian

DIEGO HERRERA CARCEDO

“GAGUZIA, MOLDAVIAKO ESTEPAKO GUTXIENGO ETNIKOA”

Argazkigintza

Gagauzia Moldavia hegoaldeko eskualde autonomoa da. Lur beltzeko estepa baten gainean dago, zeinetan udan ekiloreek dir-dir egiten duten eta mahatsak upategiak ardoz betetzen dituen. Estepa honetan gagauz herria bizi da, XIX. mendearen bukaeran Dobruja-tik (Bulgaria) ekarria. Haien jatorria herri turkikoetan dago. Euren historiaren aroek eragin handia izan dute haien kulturan; bertako herrietan zehar ibiltzean, aro bakoitzaren arrastoa antzeman daiteke.

Apirilak 5 – 29 / Santutxuko Udaltegian

Bisita gidatua: Apirilak 12, 18:00etan Santutxuko Udaltegian

MONTSE VILLAMAYOR MERINO

“MIS ESPACIOS, MIS PASIONES”

Margoa

“Nire margo estiloa figuratiboa da errealismorako joerarekin, batez ere, erretratuetan. Lan gehienak topatu ditudan txoko eta paisaienak dira, bizi izan eta gozatu ditudanak, nire bizitzaren atal txikiak. Ikustera hurbiltzen den jendeak gozatzea espero dut.”

  • Apirilak 9 – 29 / Otxarkoagako Udaltegian
  • Maiatzak 2 – 15 / San Frantziskoko Udaltegian
  • Ekainak 3 – 13 / Castaños Udaltegian
  • Ekainak 17 – 28 / Errekaldeko Udaltegian

EDUARDO ALONSO NIETO

“A VISTA DE BARCO”

Kartelak eta argazkigintza

Nor ez da inoiz sentitu "norbere" ozeanora iristeko itxaropenarekin ur-korronte batean "nabigatzera" irten den paperezko ontzi baten modura? Argazkien serie honek irudizko bidaia horren uneak eta perspektibak erakusten ditu.

  • Apirilak 9 – 29 / Castaños Udaltegian
  • Maiatzak 2 – 15 / Santutxuko Udaltegian
  • Ekainak 3 – 13 / San Ignazio-Ibarrekolandako Udaltegian
  • Ekainak 17 – 28 / San Frantziskoko Udaltegian

AMAIA MAGUREGUI Y DAVID FERNÁNDEZ

“CIEN LENGUAJES”

Argazkigintza

Erakusketa honek gure munduak kultura eta hezkuntza aldetik dauzkan aberastasuna eta aniztasuna erakusten ditu, 24 eskola eta hezkuntza-proiektutan zehar egindako ibilbide batean, Asia, Ozeania eta Europako hainbat herrialdetan zehar. Amaia Maguregui eta David Fernández argazkilariek egin duten hiru urteko bidaia baten emaitza da, eta CIEN LENGUAJES ikerkuntzako eta zinema dokumentaleko ikerketa-proiektuaren barruan kokatzen da.

  • Apirilak 5 – 29 / Santutxuko Udaltegian
  • Maiatzak 2 – 15 / San Ignazio – Ibarrekolanda Udaltegian
  • Maiatzak 17 – 30 / La Bolsa Udaltegian
  • Ekainak 3 – 13 / Errekaldeko Udaltegian

CLAUDIO LORENZO QUINTELA

“LA HABANA, RÍO-BAHÍA Y ATACAMA, TRES PAÍSES, TRES PAISAJES”

Argazkigintza

La Habana giza paisaia da batez ere. Río eta Bahía Brasilgo bi harribitxi dira. Paisaia benetan ederrak eta jende atsegina. Atacama, munduko basamorturik lehorrena, Txile iparraldean, erakusketaren kontrapuntua da. Kuba eta Brasilgo bizitasunaren eta jendetzaren aurrean, hemen paisaiak ilargia dakarkigu gogora; bakardadeaz eta isiltasunaz mintzo zaigu.

  • Apirilak 9 – 29 / San Ignazio-Ibarrekolandako Udaltegian
  • Maiatzak 17 – 30 / Errekaldeko Udaltegian
  • Ekainak 3 – 13 / Otxarkoagako Udaltegian
  • Ekainak 17 – 28 / Castaños Udaltegian

“ROBOT DREAMS”

“AMETS BAT MARRAZTEN”

Zinema

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, FANT BIlbaok, 30. urteurrenean, ROBOT DREAMS filmaren sorkuntza-prozesuari eskainitako erakusketa bat, filmaren arte-zuzendari José Luis Ágreda sevillarrak komisariatua; ibilbide bat Pablo Bergerrek zuzendutako eta Sara Varon ilustratzaile iparramerikarraren nobela grafiko homonimoan inspiratutako animazioko harribitxi honen sorkuntza-faseetan zehar.

Zinemako animazioaren eta, bereziki, Robot Dreams filmaren mundu liluragarriaren zirrikituak ezagutzera emateko erakusketa bat.

  • Maiatzak 2 – 30 / Begoñako Udaltegian

MICHEL RUÍZ

PASIÓN POR LA MATERIA

Eskultura

“Hamabost urte daramatzat eskulturak egiten. Forma, testura eta materialenganako grina horrela bideratzen dut. Gainera, eskulturaren bidez nire bizitzako esperientziak eta nire kezkak, ilusioak, intuizioak, emozioak lotzen ditut. Opari biribila. Neure lanetan erabiltzen ditudan materialen muina eta jatorria ikertzen ditut: zura, burdina, harria. Material zaharrak bilatzen ditut eta haien aurreko bizitzaren gainean eraikitzen dut neure obra. Horrela, bigarren bizitza bat ematen diet materialei, baita neure buruari ere.”

  • Maiatzak 17– Ekainak 13 / Abandoko Udaltegian

Bisita gidatua: Maiatzak 29, 19:00etan Abandoko Udaltegian

EUSKAL AKUARELARIEN ELKARTEA

URMARGOA

“Akuarela erakusketa kolektiboa hau 2023/2024 ikasturtean egina da, elkarteak Mazarredo Zumarkaleko 35ean urtero antolatzen ditugun akuarela tailerretan. Talde-erakusketa honen bidez, akuarela teknika gizarteari hurbildu nahi diogu eta gustoko duten pertsona guztiak ikustera gonbidatu nahi dugu. Ziur gaude gustoko izango duzuela!”

  • Ekainak 17 –  28 / Abandoko Udaltegian

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO programa Bilboko Udaleko Kultura Arloaren ekimen bat da, eta Bilboko arte-adierazpenak deszentralizatu eta artista berrien lana jendaurrean aurkezteko helburua dauka. Ohikoa den bezala, erakusketak txandakatuz joango dira, eta horietako bakoitzaren data zehatzak kontsultatu ahal izango dira Udan Zentroetan bertan, kultur programazioa jasotzen duen webgunean (www.kulturabarrutik.eus) eta 010 telefonoan.

 

Bilboko Udala

Laburrean

Non