"FACTION-FICTION. In Memoriam", Santi Saiz-en omenezko erakusketa

Barakaldo 2024(e)ko urtarrilaren 10(e)tik 2024(e)ko urtarrilaren 31(e)ra
  • "FACTION-FICTION. In Memoriam", Santi Saiz-en omenezko erakusketa

Hau, Santi Saiz (1962-2021) artistaren erakusketa antologikoa da eta Anna Mezz da komisarioa. Barakaldoko, Sestaoko eta Basauriko udalek antolatutako erakusketa ibiltaria da.

Bertan, 1993-1996 urteen artean sortutako bere lanik adierazgarrienetako batzuk erakusten dira, askotariko teknika artistikoekin: serigrafia, aerografoa, metakrilatoa, biniloa eta argazkia. Gainera, erakusketaren osagarri, Eider Egurenek eta Anna Mezzek Santi Saizen lanari buruz prestatutako bideo bat dago.
Santi Barakaldon jaio eta Santurtzin igaro zuen bere bizitzaren tarterik luzeena, arteagatik eta arteari emana. UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultatean ikasi zuen, eta ikus-entzunezkoetan espezializatu zen. Aldi batez Donostiako Arteleku arte zentroan izan zuen estudioa, eta bertan, gainera, zentroko laguntzaile eta serigrafo gisa lan egin zuen Pepe Albaceterekin batera.
Bakarkako erakusketa ugari egin zituen: Hombresexuales, I love Sport, Photography Pornography, Stand Arte, The Apotheosis of love, Technicolor, Cousing Locomotion, Santi s Aids, Dirty Kistch, F.A.C.E. Taldekako askotan ere parte hartu zuen Barakaldon, Iruñean, Bilbon, Gasteizen, Sestaon, Santurtzin, Lemoan, Zornotzan, Donostian, Bartzelonan, Tenerifen, Madrilen eta Cajarcen.

Urtarrilaren 12an, ostirala, 19:00etan inauguratuko da erakusketa hau, Anna Mezz komisarioa bertan dela.

Halaber, hainbat bisita gidatu aurreikusi dira: urtarrilaren 31n, asteazkena, 18:00etan. Barezi Caballero Rodriguezek bisita gidatua egingo du euskaraz eta ondoren, 19:00etan, Anna Mezz komisarioak gazteleraz.

barakaldo.eus

Laburrean

Non