BilbaoPoesía 2024 egitarauaren barruan.
Lehen egunean Antonio Gamoneda poeta ospetsuak errezitaldia eskainiko du. “La rebelión del Ángel” izenburupean, Gamonedak Blas de Oteroren bizitza eta poesia gogoratuko ditu bere bertsoen bidez. Artistaren sari-zerrenda zabala da eta, horien artean, nabarmentzekoak dira esaterako, 2006ko Cervantes Saria, “Sílabas negras” lanagatik Iberoamerikako Poesia Sofia Erregina Saria, edo “Edad” lanagatik lortu zuen Poesiako Sari Nazionala. Topaketa horretarako www.bilbaokultura.eus helbidean eskura daitezkeen gonbidapenak behar izango dira.