Donostiako 2024ko Liburuaren Nazioarteko Egunaren barruan.
Luis Martín-Santos idazlearen jaiotzaren mendeurrenean, Javier Mina idazleak ibilbide literario bat eskaintzen digu, Tiempo de silencio liburuaren egilearen arrastoei jarraituz.
2014an, Javier Minak, Liburuaren Egunaren barruan, ibilbide literario bat eskaini zuen hirian zehar arrasto horiei jarraituz. Hurrengo urtean, De paseo por el San Sebastián de Luis Martín Santos liburua argitaratu zuen Erein argitaletxearekin. Jarduera hartatik hamar urtera, Minak Martín-Santos idazlea hobeto ezagutzeko interesa duen oro gidatuko du berriz ere hirian zehar.
Bertan parte hartzeko eskaera egin behar da alderdiederliburutegia@donostia.eus posta elektronikora idatziz.
Irteera: Liburu Azoka, Gipuzkoako plaza, Donostia Kulturaren gunea.
Informazio gehiago: donostiakultura