Getxophoto 2024: "Family", Spasi Sohraniren erakusketa

Getxo 2024(e)ko ekainaren 6(e)tik 2024(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • Getxophoto 2024: "Family", Spasi Sohraniren erakusketa

2024ko Getxophoto jaialdiaren barruan.

Kievekoa da jatorriz, baina Portugalen bizi da. Spasi Sohrani artista ukrainarrak duela hiru urte eman zion hasiera, gurasoekin elkarlanean, mozorro-jokoaren ohiko terminoak alderantzikatzen zuen argazki-proiektuari. “Aurkitutako material eta objektuekin hasi nintzen jantzi hauek diseinatzen, txikitan beraiek jartzen zizkidaten mozorroetan inspiratuta. Horregatik ez dute irribarrerik egiten. Amak familia-albumerako argazki bat egiteko Gabonetako arbolaren aurrean arropa bereziz jantzita jartzen dituen umeak bezalakoak dira. Ama angelu onenaren bila izugarri luzatzen den bitartean, neskatoak kamerari begiratzen dio kopeta zimurtuta, aspertu egiten delako eta horrela jantzita deseroso dagoelako. Argazki-saioa behingoz amaitzea besterik ez du nahi”.

Sohranik publizitaterako objektuen argazkilari gisa hasi zuen bere ibilbidea eta berarentzat, serie hau, gurasoen eta seme-alaben memorien berrinterpretazio bat da, helduen ikuspegitik. Gerrak bananduta eta elkartzeko aukera gutxirekin, proiektua iragan komun horretatik bakoitzak gogoratzen duenera itzultzeko bide bihurtu da.

Kyiv-en (Ukraina) jaioa 1986an, Tanya Spasi Sohrani Portugalera joan zen bizitzera bere herrialdeko inbasioaren ostean. Artistak argazki kontzeptualak sortzen ditu, erabiltzen dituen jantziak eta maskarak diseinatuz. Herri txikietako aingeruak, haurrez mozorrotutako gurasoak edo munstro preziatuez osaturiko bere unibertso pertsonala eraiki du. Ukrainako sormen komunitatearen falta sumatu ezkero, 2020az geroztik HoolyCamp kanpamendua antolatzen du Kieven, araurik eta murrizketarik gabeko artistentzako ekitaldia. Bere Family seriea PhMuseum 2024 deialdiaren proiektu irabazlea izan da Getxophotorekin elkarlanean.

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko ekainaren 6(e)tik 2024(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • LekuaALGORTAKO AZOKAKO KANPOALDEA
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non