Getxophoto 2024: "Sol Moon Izar", Jason Fulforden erakusketa

Getxo 2024(e)ko ekainaren 6(e)tik 2024(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • Getxophoto 2024: "Sol Moon Izar", Jason Fulforden erakusketa

2024ko Getxophoto jaialdiaren barruan.

Gizadiaren lehen jokoetako bat enigmena izan zen. Greziar mitologian, esfingea hiru gorputzez osatutako izaki bat zen –emakume-aurpegia, lehoi-hankak eta hegazti-soina–, eta bere asmakizunen zailtasunagatik zen gurtua, haiek asmatzen ahalegintzen zirenen patua erabakitzen baitzuten. Jatorri sakratua duten orakuluak eta beste igarpen-modu batzuk itxura ezberdinetan irauten dute gaur egun, tarot-kartetatik hasita enuntziatu sortzaile edo irudi sinboliko gisa ezkutuko esanahaiak dituzten asmakizunetaraino.

Sol Moon Izar Jason Fulford artista iparramerikarrak Getxophoto edizio honetarako sortutako mahai-jokoa da. Jolasten ari denak bere bizitza edo etorkizunari buruzko galdera bat egiten du. Parte-hartzaile bakoitzak ausaz aukeratutako hiru irudiren bidez erantzuten zaio galdera horri. Irudi horietako bakoitzak eguzkia, ilargia eta izarrak irudikatzen ditu, hurrenez hurren. Enigma guztiek bezala, triptiko bakoitzak esanahi posible asko ditu, baina jokalari bakoitzak mezu personal bat ikusiko du, bere irudimenaren, desioen eta beldurren arabera.

1973an Atlantan jaioa eta New Yorken bizi da. J&L Books-en sortzailekidea eta artista da Jason Fulford. Tailerrak ematen ditu hainbat herrialdetan, baita hitzaldiak ere unibertsitate eta erakunde desberdinetan. 2014ean Guggenheim Museoaren beka jaso zuen eta bere argazkiak hainbat aldizkarietan argitaratu dira, besteak beste, Harper’s-en, New York Times Magazine-n, Blind Spot-en eta Aperture Magazine-n. Editore eta egile bezala, kontzeptuak erlazionatuz sortzen diren esangurak aztertzen ditu. Bere lanaren monografien artean Sunbird (2000), Crushed (2003), Raising Frogs for $$$ (2006), The Mushroom Collector (2010), Hotel Oracle (2013), Contains: 3 Books (2016), Clayton’s Ascent (2018). ), The Medium is a Mess (2018), Picture Summer on Kodak Film (2020) eta The Heart Is a Sandwich (2023) daude. Artistak, Tamara Shopsinekin batera, This Equals That (2014) haurrentzako argazki-liburua argitaratu zuen eta Gregory Harperekin The Photographer’s Playbook (2014) liburua argitaratu zuen. Fulford Der Greif Issue 11 eta Photo No-Nos (2021) aldizkariaren editore gonbidatua izan da, eta Julie Ault eta Jordan Weitzman-ekin batera Ordinary Things Will Be Signs For Us: Photographs by Corita (2023) liburua editatu du.

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko ekainaren 6(e)tik 2024(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • OrdutegiaOstiralak 17:30-20:30 // Larunbatak 12:00-15:00 eta 17:30-20:30 // Igandeak 12:00-15:00
  • LekuaAlgortako Kasinoa

    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non