Bilboko Liburu Azoka 2024: Liburu aurkezpena: "La escritura que cura" (Lucía Etxebarria)

Bilbao 2024(e)ko Ekainak 6
  • Bilboko Liburu Azoka 2024: Liburu aurkezpena: "La escritura que cura" (Lucía Etxebarria)

Bilboko 2024ko Liburu Azokaren egitarauaren barruan.

Bilboko 2024ko Liburu Azoka maiatzaren 30etik 9ra egingo da, Areatzan. 54. edizioa izango da eta, ohi bezala, 50 bat erakusmahai jarriko dira hainbat egile pasatuko dira azokatik.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak "La escritura que cura" Lucia Etxebarriaren orain arteko azken liburua aurkeztuko du ekainaren 6an, osteguna. 54. liburu azokaren harira antolatutako aurkezpen eta hitzordu kulturaletan parte hartzen duen hitzordu honetan, Daniel Padró Moreno psikiatra eta idazlea egongo da egilearekin batera. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Lucia Etxebarria kazetaria, filologoa, gidoilaria eta idazlea da. Hainbat generotako lan ugari argitaratu ditu – narratiba, saiakerak, poemak, antzerkia, gidoiak – 1997an "Amor, curiosidad, prozac y dudas" lehen eleberritik. Etxebarriak hainbat sari irabazi ditu bere ibilbidean zehar, hala nola Nadal 1988an "Beatriz y los cuerpos celestes" lanarekin; Primavera de novela 2001ean "De todo lo visible y lo invisible" lanarekin; Planeta 2004an "Un milagro en equilibrio" lanarekin; eta Barcarola Nazioarteko Poesia Saria 2004an "Actos de amor y placer" liburuarekin. 51 urterekin psikologia ikasten hasi zen, Idazketa Espresiboaren Terapian espezializatzeko asmoz. Gaur egun, psikoterapian eta psikologia klinikoan espezializatutako arreta psikologikoko kabinete batean ari da praktikak egiten.

Medikuntzan doktorea, Daniel Padró Moreno (Bilbo, 1955) psikiatrian espezializatu zen. "Cartas a un aprendiz de brujo" (2007) eta "Verdades y mentiras de la Psiquiatría y la Psicoterapia" (2019) liburuen egilea da, eta gai biologiko, sozial eta filosofikoko nazioko eta nazioarteko aldizkarietan hitzaldi eta artikulu ugari idatzi ditu.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kultura zabaltzeko duen gunea da. Bere helburuen artean literatura, ezagutza eta dibulgazio zientifikoa sustatzea dago.

bilbao.eus

Laburrean

Non