Bilboko Kalealdia 2025: "Sfumato (ensayando para la caída de los contornos)"

Bilbao 2025(e)ko ekainaren 30(e)tik 2025(e)ko uztailaren 1(e)ra
  • Bilboko Kalealdia 2025: "Sfumato (ensayando para la caída de los contornos)"

2025eko Bilboko Kalealdiaren barne.

Publiko guztientzako ikuskizuna.

 

Pertsonez eta beste izaki bizidun batzuez inguratuta bizi gara. Zergatik hartzen ditugu kontuan bizitza batzuk, eta besteak ez? Enpatizatu al dezakegu zuhaitz, arrain edo txori batekin? Nola eralda gaitzake haien azalean jartzeko ahaleginak?

Sfumato hausnarketa poetiko, ibiltari eta murgiltzaile bat da, gugandik ezberdinak direnekin harremanetan jartzeko dugun moduari buruzkoa, eta hiri-espazio publikoa, kontzientzia handiagoarekin edo txikiagoarekin, partekatzen dugun beste espezieetan jartzen du arreta. Askotan, gure mendebaldeko ikuspegi antropozentrikoak mundutik eta gainerako izaki bizidunengandik bereizita sentiarazten gaitu. Fikziozko piramide baten gailurrean kokatuta, ustiatu beharreko baliabide gisa ikusten ditugu besteak, apaingarri gozagarri gisa, edo baztertu beharreko eragozpen gisa.

Sfumato gonbidapen bat da, une batez baino ez bada ere, begirada hori alde batera uzteko, bestearen larruan (lumetan, ezkatetan edo azalean) jartzen saiatzeko, mundua haren ikuspegitik ikusiz.

  • Kataluniako Kritikaren XXV. Sarietan finalista (ahots berriaren kategorian).
  • Konpainia hasiberri onenaren saria Rue de Ramonville-ko 2023ko Jaialdian (Frantzia).
  • Ikuskizun onenaren saria Valladolideko 2024ko TAC Jaialdian
  • Kaleko ikuskizun onenaren saria Igualadako Mostra-n, 2024an.

Datak eta ordutegiak: 

  • ekainak 30 - 17:45
  • ekainak 30 - 20:15
  • uztailak 1 - 18:00
  • uztailak 1 - 20:30

Fitxa artistikoa:

  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Anna Claramonte eta Marc Guillén
  • Interpretazioa: Anna Claramonte, Marc Guillén, Mauricio Sierra, Francesco Sinopoli
  • Teknika: Ximena Cañas
  • Jantziak eta maskarak: Llum de Fideu
  • Maskarak pintatzea: Martí Doy
  • Txotxongiloak: Llum de Fideu eta Glòria Arrufat
  • Aholkularitza artistikoa: Sergi Estebanell eta Núria Legarda
  • Ekoizpena: Marina Cardona
  • Banaketa: Ana Sala - Ikebanah Artes Escénicas

 

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaLlum de Fideu
  • Data 2025(e)ko ekainaren 30(e)tik 2025(e)ko uztailaren 1(e)ra
  • LekuaDoña Casilda Parkearen Pergola

    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Doña Casilda Parkearen Pergola, Bilbao

Non