
Alberto Camacho
2024ko Festikale jaialdiaren barruan.
Zirkua eta euskal musika tradizionala lotzen dituen Zirkozaurre konpainiaren ikuskizuna da Harreman, itxuraz ezberdinak diren baina gauza asko amankomunean dituzten bi mundu. Harremanek bidaia bat proposatzen du sustraietatik, identitatetik. Ibilbide horretan, zirkuko teknikak berrasmatu egiten dira, gure doinu ezagunenekin elkar besarkatzeko eta eszena emozioz eta konplizitatez betetzeko.
Ikuskizuna hastear dago eta ustekabean harrapatu nahi zaitugu. Gure musikariek beren errepertorio entretenigarriaren akordeak afinatzen dituzte. Gainerako taldekideek buruz errepasatzen dituzte koreografia guztiak. Malabareen txanda da: pilotena eta mazoena. Dantzak: euskaldunak eta garaikideak. Proposamen berezi honekin kolektiboki gozatzekoa.
Harreman. Hartu eta eman. Jaso eta eman. Partekatu. Harremanak, harremanak. Memoria atzera bota eta aldi berean aurrera begiratu, eramaten utziz.
Fitxa artistikoa:
- Egilea: sorkuntza kolektiboa
- Koreografia: Mar García
- Zuzendaritza: Jorge Silvestre eta Gorka Pereira
- Jantzien diseinua: Betitxe Saitua
- Argiztapen diseinua: Asier Calahorro
- Eszenografiaren diseinua: Gorka Pereira
- Musika: Gotxon Goirigolzarri eta Ibabe Beristain