Gasteizko 2024ko Jazzaldia uztailaren 15etik 21era egingo da. Jaialdiak berrogeita hamar kontzertu inguru antolatu ditu, horietatik 35 doakoak eta aire zabalekoak. Antzoki Zaharrean eta Mendizorrotzan abonu kontzertuak izango dira eta, besteak beste, Chucho Valdés, Cécile McLorin Salvan, Terri Lyne Carrington, Joel Ross eta Trueno rapero argentinarra arituko dira.
Hain zuzen ere, Truenoren emanaldiak itxiko du jaialdia, publiko gazteagoa erakartzeko asmoarekin. E.U.B. laugarren diskoa kaleratu berri du eta 11 milioi entzule ditu hilero Spotifyn eta 6 milioi jarraitzaile YouTubeko bere kanalean.
Uztailak 17
Caminero&NDR + Terri Lyne Carrington
Uztailak 18
Joel Ross + Cécile McLorin Salvant
Uztailak 19
Sumrrá&Niño Elche + Michel Camilo&Tomatito
Uztailak 20
Yilian Cañizares + Chucho Valdés - Irakere 50
Uztailak 21
TRUENO + WRTH (invitado especial)
Uztailak 15
Uztailak 16
Myra Melford Fire & Water Quintet
Uztailak 17
Sylvie Corvoisier's Chimaera feat. Wadada Leo Smith
Uztailak 18
Uztailak 19
Uztailak 20
Baptiste Trotignon, Brexit Music
Uztailak 13
El Prado parkean:
Uztailak 12
19:30 · Andre Maria Zuriaren Plaza | Kink Folk
Uztailak 13
13:30 · Postas Kalea | Nuria Culla
19:30 · Plaza de Correos | Rupanco
Uztailak 14
13:30 · Unesco Ibiltokia 6 | CDC Quartet
19:30 · Mendizorrotza Igerilekuak (soilik abonatutako pertsonak) | Toni Santamarta Quintet
Uztailak 15
19:30 · San Vicente Aldapa | Big Band Berri
Uztailak 16
19:30 · San Vicente Aldapa | Vulcanizadas
Uztailak 17
19:30 · San Vicente Aldapa | Sonia Vera
Uztailak 19
19:00 · Jardín Secreo del Agua (La Florida) | Vitoria-Gasteizeko Udal Musika Banda
Uztailak 20
13:00 · La Florida Parkea | Bilbao Lindy Band (Jazz & Swing Gasteiz)
Uztaialk 21
13:00 · La Florida Parkea | Talde sorpresa (Jazz & Swing Gasteiz)
Uztailaren 16tik 20ra
Hotel Silken Ciudad de Vitoria | 23:59h doan
CHAMPIAN FULTON TRIO
Champian Fulton (pianoa eta ahotsa), Alex Gilson (kontrabaxua), Armando Luongo (bateria)
13:00h
↓Andre Mari Zuriaren Plaza
↓Postas Kalea
↓Dato Kalea
↓Arka Plaza
19:30h
→ Andre Mari Zuriaren Plaza
13:00h
↓Arka Plaza
↓Postas Kalea
↓El Corte Inglés
↓Santa Barbara Plaza
19:30h
→Zumaia Plaza
13:00h
↓Gasteizko Hiribidea
↓Europa Biltzar Jauregia
19:00h
→Probintzia Plaza
13:00h
↓Florida Parkea
↓Espainia Plaza
↓San Frantzisko Aldapa
19:30h
→Second Line
Andre Maria Zuriaren Plaza
→Mendizorrotza-ko Polikiroldegia
Chucho Valdés
50 urte igaro dira Chucho Valdések Irakere sortu zuenetik, jazza, rocka, musika klasikoa eta Kubako erritmo herrikoiak uztartuz, musika afrokubatarra irauli zuen taldeak. Formazio hau, Orquesta Cubana de Música Moderna delakotik sortua, 2005era arte egon zen jardunean eta bertatik lau musikari belaunaldi pasa dira, ondoren bakarlari bezala karrera handiak egin dituztenak. 82 urterekin, Chucho Valdések horietako batzuk bildu ditu Kubako bandaren omenaldi honetan.
Piano jotzaile, konpositore eta arrreglista kubatarrak sari ugari eskuratu ditu (7 Grammy eta 6 Grammy Latino), eta José A. Golak (baxu elektrikoa eta akustikoa), Horacio Hernándezek (bateria) eta Roberto Jr-ek osatutako taldearen buru da, Vizcaino Torre (perkusioa), Eddie de Armas Jr. (tronpeta), Osvaldo Fleites (tronpeta), Luis Beltrán (saxofoia), Carlos Averhoff Jr. (saxofoia), eta Ramón Alvarez abeslaria barruan ere sartzen.
Ospakizun kubatar hau (larunbata, 20an, Mendizorrotzan), agertoki nagusian, Pablo Martín Caminerok inauguratuko duen Jaialdi baten amaiera izango da. Pablo Martín Caminero bere jaioterrira proiektu esklusibo bat aurkeztera, big band batekin batera, itzuliko da.
NDR Bigband Hanburgoko irrati publikoaren jazz talde bat da, 17 kidez osatua, eta horiei bakarlari gonbidatuak gehitzen zaizkie, hala nola, Pablo Martín Camineroren hirukotea, Moisés Sánchez eta Borja Barruetarekin batera. Lankidetza hori Alemaniako taldeak kontrabaxu jotzailearen konposizioei moldaketak egin eta big band batera egokitzeko egindako proposamen baten ondorioz sortu zen.
Hanburgon izandako esperientzia arrakastatsuaren ondoren, Pablo Martín Caminerok interpretazio hori berpizten du Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdirako, bere hirukotearekin eta NDR Bigbanderekin Geir Lysneren zuzendaritzarekin eta moldaketekin.
Hamar urte igaro dira Sarah Vaughanen miresle gazte batek Principal Antzokia bete zuela, urtebete lehenago Jacky Terrasonen taldeko kide gisa Vitoria-Gasteizko publikoa liluratu ondoren. Harrez geroztik, Cécile Mclorin Salvant Jazz Jaialdiko zaletuek gehien miresten duten ahotsetako bat bilakatu da, eta ostegunean, hilak 18, berriro entzuteko aukera izango du Mendizorrotzako kiroldegian.
McLorin Salvant Sullivan Fortner pianistarekin dator, 2019ko ahots-jazzeko disko onenaren Grammy saria jaso duen bikotearekin. Abeslari ipar amerikanoak bere azken diskoa, “Mélusine” aurkeztuko du, jazz munduan bere estatusa talentu berezi gisa are gehiago finkatzen duenak. Bere interpretazio ñabartuen eta moldaketa berritzaileen bidez, entzuleak xarma musikaleko mundu batera gonbidatzen ditu, non nota bakoitzak edertasun hunkigarri batez durundi egiten du. “Mélusine” Cécile McLorin Salvanten artearen testigantza bat da, eta nahitaezko entzuketa jazzaren zaleentzat zein musikazaleentzat.
Egun bat lehenago, hilaren 17an, asteazkena, Terri Lyne Carrington bateria-jotzaile, konpositore, ekoizle eta abeslaria Vitoria-Gasteizen aurkeztuko da. Musikan eskarmentu handia du -Herbie Hancocken bandako kide izan zen azken urteetan-, eta Berklee College of Musiceko irakaslea da.
Gainera, jazzean genero berdintasunaren aldeko aktibista bikaina da. “New Standards Vol.1” albuma musikan ere patriarkatua amaitzeko asmoen adierazpena da, emakumeek osatutako estandar berriak proposatzen baititu.
Mary Lou Williams bezalako irudi ikonikoen konposizioekin eta Esperanza Spalding bezalako berritzaile modernoekin, proiektuak jazzaren kanona birmoldatzen du, inklusioaren alde eginez eta panorama musikal adierazgarriagoa duen etorkizuna irudikatuz.
Michel Camilok eta Tomatitok Spain forever Again lan berria Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdian aurkeztuko dute. Spain (2000), Spain again (2006) eta Spain Forever (2016) lanen ondoren, egungo jazzaren interesgarrienetako bat den bikote honek berriro proiektu bat sortu du, jazza eta flamenkoa modu naturalean uztartzen dituen harreman musikala sendotzeko.
Dominikar piano-joleak eta andaluziar gitarra-jotzaileak duela hiru hamarkada bat egin zuten eszenatoki batean eta, geroztik, maiz kolaboratzen dute. Uztailaren 19an, ostirala, Vitoria-Gasteizen aurkeztuko duten disko berri honek bien arteko kimikak funtzionatzen jarraitzen duela erakusten du eta pianoaren eta gitarraren arteko elkarrizketa etengabea, intimoa eta jostagarria dela.
Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiko espazio abangoardistenak, Jazza Antzokian zikloak, sei kontzertu iragartzen ditu, une honetan generoak duen emanaldirik berritzaile eta sortzaileenarekin. Eta, gainera, emakumezko interpreteen protagonismo nabarmena du, egungo musiken kalitatea eta talentua berresten.
Christie Dashiellek, jazz garaikideko abeslari interesgarrienetako bat, zikloari haisera emango dio uztailaren 15ean, astelehena. Gospel eta soul sustraietan inspiratuta, Dashiellek eszenatokian duen presentzia hipnotizatzailearekin publikoa liluratzen du. Inprobisatzaile bikaina, musikari familia batetik dator eta bere bigarren albuma, Journey In Black, argitaratu berri du. Bertan, askatasuna, ondarea, mina edo alaitasuna bezalako gaiak jorratzen dituzten zazpi konposizio original eta bi moldaketa biltzen ditu.
Myra Melford pianistak sormenean eta inprobisazioan musikari buruzko duen ikuspegia oinarritzen du, jazzetik eta bluesetik hasi eta folkeraino, azken hau nota klasiko eta abangoardistekin. Bere azken proiektuak, Hear the Light Singing, panorama garaikideko bost interprete nagusi bilduko ditu berriro, Fire and Water-ekin egin zuen bezala. Mary Halvorson gitarristak, Ingrid Laubrock saxofoi jotzaileak, Tomeka Reid biolontxelo jotzaileak, Lesley Mok bateria-jotzaileak eta Melford piano-jotzaileak beren talentuen lagin liluragarria eskainiko dute, asteartean, hilak 16.
Sylvie Courvoisierrek Chimaera proiektu berria aurkeztuko du asteazkenean, hilak 17, Vitoria-Gasteizen, uda honetan Europako biran estreinatuko dena eta musika oniriko eta argitsua eskainiko duena. Pianista eta konpositore suitzarra buru duen talde berri hau Wadada Leo Smithek ospetsua tronpetan, Christian Fenneszek gitarra elektronikoan, Nate Wooleyk tronpetan, Drew Gressek kontrabaxuan eta Nasheet Waitsek baterian osatzen dute. Kontzertu horrek albumaren grabazioa izan zenaren funtsa islatuko duela agintzen du, kritikak “inspiratzailea eta menpekotasun handikoa” bezala jo dutena.
Clara Peya nazioko konpositore eta piano-jotzaile oparo eta urratzaileenetakotzat jotzen da. Kementsua, urduria eta erraietakoa da, eta ikusleen arreta modu hipnotikoan bereganatzeko gai den nortasun artistikoa du. 2019an bere ibilbide musikalagatik eta konpromiso sozialagatik Kulturako Sari Nazionala jaso zuen. Uztailaren 18an, osteguna, Corsé bere azken disko saritua aurkeztuko du Principal Antzokian, identitatearen, askatasunaren eta perfekzioaren tiraniaren aurkako ahalduntzearen esplorazio ausart eta introspektiboa.
Eddie Mejia gitarra-jotzaile mexikarra bere laukotearekin iritsiko da ostiralean, hilak 19, bere musika proiektua ezagutzera emateko. Lan hau, Maine-n jaiotako saxofoi jotzailea eta Paul Motian, Dewey Redman eta Norah Jones bezalako artistekin elkarlanean egon den Bill McHenry nazioarteko musikari ezagunak ekoitzi du,. Eddie Mejian ikusi zuen potentziala McHenryk eta elkarrekin Mejiaren konposizioak interpretatzen dituen jazz laukote bat sortu dute. Taldea Masa Kamaguchi eta Ramon Prats bezalako estatu mailako musikari garrantzitsuenetako bik osatzen dute.
Baptiste Trotignon piano-jotzaile eta konpositore frantziarrak zikloari amaiera emango dio, larunbatean, hilak 20. Ibilbide sendo baten eta hainbat sarien jabea, Tom Harrell, Brad Mehldau edo Joe Lovano bezalako musikari ezagunekin kolaboratu du. Brexit Music bere azken albuma Erresuma Batuko pop-rock musikarekiko liluraren adierazpen bat da, The Beatles eta The Police-tik hasi eta Radiohead-eraino, bere jazz hirukoteak interpretatua.
Principal Antzokiko zikloa uztailaren 15etik, astelehena, 20ra, larunbata, egingo da. Lehenengo bi kontzertuak 20:30ean hasiko dira, eta asteazkenetik, hilak 17, 17:30era aurreratuko dira, zaleei Mendizorrotzako kiroldegira joateko aukera emateko.
Apirilaren 16an, asteartea, 17:30etik aurrera, ziklo honetarako abonuak 65 eurotan jarriko dira salgai. Kontzertu bakoitzerako sarrerak apirilaren 23tik aurrera egongo dira eskuragarri, 17:30ean.
Truenoren hip hop-ak Mendizorrotzako pabiloia beteko du Vitoria-Gasteizko 47. Jazz Jaialdiaren amaieran, uztailaren 21ean.
Argentinako E.U.B. kantari eta freestyler-ak bere laugarren diskoa aurkeztuko du. Datorren ostiralean abiatuko da, eta txikitatik izan den kulturari omenaldia egingo dio: hip hopa eta haren 50. urteurrena.
Meteorikoa izan da Mateo Palacios Corazzina (Buenos Aires, 2002), 2019an Red Bull Batalla de Gallos eta Freestyle Master Series sarietan txapeldun izan zenetik. 2020an, ‘Atrevido’ debut-albuma argitaratu zuen, besteak beste, ‘Mamichula’, Bizarrap eta Nicki Nicolerekin batera. 2022an, 20 urte besterik ez zituela, Latin Grammyetarako izendatu zuten, ‘Dance Krip’-rekin, Rap/Hip Hop-en kanta hoberenera. Urte horretan bertan, bigarren estudio-albuma kaleratu zuen, lehen mailako artisten laguntzarekin: J Balvin, JID, Duki, Tiago PZK, Nathy Peluso, Victor Heredia, etab. Horrez gain, munduko bira arrakastatsu bat egin zen, ‘Bien o Mal World Tour’, Latinoamerikako, Mexikoko, Europako eta Estatu Batuetako hiri nagusietatik igaro zena.
Laugarren diskoarekin, 13 abestiren bidez hip hoparen historia kontatzen du. Abesti horietan, aita MC Peligro hautematen da, Argentinako hip hop eszenan aitzindaria. Truenok hilean 11 milioi entzule ditu Spotifyn, eta 6 milioi harpidetza YouTubeko kanalean.
Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiak hip hop abangoardiakoari ateak ireki dizkio, azken hamarkadetan jazz-moldaketa eta inprobisazioarekin bat egiteko. Horren emaitza hip hopean hazitako jazz-musikari gazteak dira, bi estiloen arteko joan-etorria eragiten dutenak.
Horren beste adibide bat WRTH talde lokala da, eszenatokian Trueno taldearen aurretik joango dena. Vitoria-Gasteizko hip hop eszena ikusarazi nahi duen formazioa, Xbeats DJ bezala, Shintoma, Kloy MC, Facun Flez, JaviDier MCak bezala eta Eolo eta Nico Andino, saxo eta tronpeta, hurrenez urren.
Sarreren salmenta
Kontzertu honetarako sarrerak (uztailaren 21ean, igandea, 20:30ean) 35€tan jadanik salgai www.jazzvitoria.com daude.