Sekretua sinplea da: ekintza fisikoan eta komunikazio komikoan oinarritutako zirkuko umorearen baliabideak publikoarekin modu aktibo, fresko eta lotsagabean lotzen jakitea. 60 minutuz, hasieratik bukaerara, ikuslego guztiak barre egiten du, barreak adin eta kultura mugarik ez duela erakutsiz, hizkuntza unibertsal bakarra umorea baita. Azken finean, Charles Chaplinek esan zuen bezala, “Barrerik egin gabeko eguna, alferrik galdutako eguna da”.
Tutik Clowns Donostiako konpainiaren azken ikuskizunaz gozatzeko aukera paregabea.