Jazzaldia 2024ko uztailaren 23tik 28ra izango da eta, egitarauan, punta-puntako izenak eta joera ugari izango dira donostiarrek, hirian izango diren bisitariekin batera, une eta kontzertu ahaztezinez betetako jaialdi honetaz goza dezaten hirian zehar banatutako 12 agertoki ikusgarrietan. 59. Jazzaldian musikaz eta jai-giroz gainezka izango dugu Donostia.
76 kontzertu izango ditugu, horietatik 41 doakoak, 26 tokiko taldeenak, 5 familiei zuzenduak Txikijazzaren hamabigarren edizioaren barruan, 8 JazzEñeren hamargarren edizioaren barruan -aurten ere DonostiakoJazzaldiaren baitan egingo den Espainiako Jazzaren erakustaldia-, 8 Zurriola hondartzan -Keler Gunea-, 23 Kursaaleko terrazetan -Frigo Gunea eta Fnac Gunea-, 5 Chillida Lekun eskainiko direnak, bat Irungo Junkal plazatxoan, beste bat María Cristina Hotelean...
12 agertoki egongo dira: Trinitate Plaza, Keler Gunea (Zurriola hondartza), Kutxabank Kursaal Auditorioa, FCC Victoria Eugenia Antzokia, Škoda San Telmo Museoa, Frigo Gunea, Fnac Gunea, Chillida Leku, Kutxa Fundazioa Plaza (Tabakalera), Nauticool, Irun eta María Cristina Hotela.
Jazz musikari handiak, tartea n Diana Krall, John Zorn, Gregory Porter, William Parker, Potter-Mehldau-Patitucci-Blake, Scofield-Holland Duo, Lakecia Benjamin, Marco Mezquida, Eddie Henderson & Steve Davis, Youn Sun Nah, Julio Resende, Iñaki Salvador, BIGYUKI Band With Tomoaki Baba, Rosario Giuliani, Carole Alston, Marcin Masecki...
Bestelako generoetan, Kutxabank Kursaal Auditorioan, Marisa Monte, Rufus Wainwright eta Sílvia Pérez Cruz bezalako izarrak. Rock, blues, pop eta hip hopetik hurbilago, berriz, hauek izango ditugu, hondartzako doako agertokian, Keler Gunean: Larkin Poe, North Mississippi Allstars, IZARO, Shinova, El Columpio Asesino, Les Amazones d’Afrique, Merina Gris eta Chill Mafia.
Hamarkadetan zehar, Donostiako Jazzaldiak tokiko talentua ezagutzera eman eta nabarmentzeko plataforma gisa dihardu. Jazzaldiak bere programazioaren zati handi bat euskal talde eta artistei eskaintzen die; musikari emergente eta artista gazteen kontzertuak ez ezik, garrantzi eta aintzatespen handiagoko musikarien kontzertuak ere proposatuz. Jazzaren arloan, baita beste genero batzuetan ere, euskal musikaren bizitasun handiko panoramaren erakustaldi batez gozatzeko aukera paregabea, zalantzarik gabe. Aurten ere 10 talde izango ditugu, Tokiko Taldeen 2024 kohautaketa-prozesuan aukeratuak: Iñar Sastre, Nacho Soto Trío, Oscar Garrido Quintet, Gregario de Luxe -20 urte betetzen ditu-, Nhil, Les 4 Saxes & Co, Alex Haro's Freedom, Fran Serrano 4tet 0202, Euskal Hot Club eta Motelas.
Gainera, euskal talde eta artista hauek izango ditugu: Iñaki Salvador, Elkano Browning Cream, Noa & The HellDrinkers, The Fake Cousins, Itziar Yagüe eta R.S. Basque Faktor, FEMM & Band eta Donostiako Musika eta Dantza Eskolako Big Banda. Eta azkenik, Keler Gunean, Zurriola hondartzan, euskal artista ezagun ugari: IZARO, Merina Gris, Shinova, El Columpio Asesino eta Chill Mafia.
Donostiako Jazzaldia saria, Jazzari eskainitako bere ibilbideagatik eta artisten belaunaldi baten baino gehiagoren erreferentea izateagatik,William Parkerri emango zaio, azken hamarkadetako abangoardia Jazzeko kontrabaxurik onenari. William Parker newyorktarra musikari ospetsua da, betirako arrastoa utzi duena musika garaikidean. Berrikuntzarekin eta sormen askatasunarekin hartua duen konpromisoak, lengoaia musikalaz duen ezagutzasakonarekin batera, funtsezko figuren artean kokatzen dute Jazz garaikidean. Parkerrek hiru kontzertu eskainiko ditu Jazzaldiaren edizio honetan, hiru agertokitan eta talde desberdinekin, duoan, hirukotean eta laukotean. Kontzertu hauetarako sarrerak, banaka ez ezik, batera ere eros daitezke William Parker abonuaren bidez, % 15eko deskontuarekin.
FCC Victoria Eugenia Antzokian emango diren JazzEñeko 8 kontzertuak zuzenean jarraitu ahal izango dira. Streamingerako sarbidea www.jazzaldia.eus web orrian eta Youtubeko Donostiako Jazzaldiaren kanalean egongo da eskuragarri.
Jazzaldiarekin batera, aurten, uztailaren 3tik aurrera, Euskadiko Filmategiak antolatzen duen Jazzinema zikloaren zortzigarren edizioa egingo da; zinemaren eta Jazzaren arteko harreman bikainaz gozatzeko aukera paregabea.
Txikijazzaren hamabigarren edizioa, familiek elkarrekin musikaz eta arteaz gozatzeko eta ikasteko gunea, hiru gunetan egingo da: Chillida Lekun, Kutxa Fundazioa Plazan, eta FNAC Gunean Kursaaleko terrazetan. Hiru agertoki horietan 5 kontzertu izango dira, Itziar Yagüe, Noa & TheHelldrinkers, Swingtronics, Carole Alston eta Elkano Browning Cream-ena. Aldi berean, 12. Txikijazzaren espazio guztietan, kontzertuetara bertaratutako haurrentzako tailerrak egongo dira.
19:30 Chillida Leku - 15€
Iñaki Salvador: Txoria nuen maite
20:00 Kutxabank Kursaal Auditorioa - 50€
Sílvia Pérez Cruz: Toda la vida, un día
12:00 Kutxa Fundazioa Plaza - 0€
12:30 FCC Victoria Eugenia Antzokia - 8€
18:30 Kutxabank Kursaal Auditorioa - 50€
19:30 Frigo Gunea - 0€
19:30 Fnac Gunea - 0€
19:30 Nauticool - 0€
20:45 Keler Gunea – 0 €
22:15 Fnac Gunea - 0€
BIGYUKI Band with Tomoaki Baba
22:15 Frigo Gunea - 0€
Eddie Henderson & Steve Davis Quintet
23:30 Keler Gunea – 0 €
11:00 Škoda San Telmo Museoa - 15€
12:30 FCC Victoria Eugenia Antzokia - 8€
12:30 Chillida Leku – 14€ / 7€ / 0€
Noa & The HellDrinkers (12. Txikijazz)
18:30 Kutxabank Kursaal Auditorioa - 50€
18:30 Frigo Gunea - 0€
19:30 Nauticool - 0€
20:00 Fnac Gunea - 0€
20:00 Frigo Gunea - 0€
BIGYUKI Band with Tomoaki Baba
20:00 Hotel María Cristina- 85€
21:00 Trinitate Plaza - 50€
Potter, Mehldau, Patituchi, Blake
21:00 Keler Gunea – 0 €
22:30 Frigo Gunea - 0€
23:30 Keler Gunea – 0 €
11:00 Škoda San Telmo Museoa - 15€
12:00 Kutxa Fundazioa Plaza - 0€
12:30 FCC Victoria Eugenia Antzokia - 8€
18:30 Kutxabank Kursaal Auditorioa - 30€
-Quatrain
-Suite for piano
18:30 Frigo Gunea - 0€
Donostiako Musika eta Dantza Eskola Big Band
18:30 Fnac Gunea - 0€
19:30 Chillida Leku – 15€
19:30 Nauticool - 0€
20:00 Frigo Gunea - 0€
20:00 Fnac Gunea - 0€
21:00 Trinitate Plaza - 50€
21:00 Irun- 0€
21:00 Keler Gunea – 0 €
22:30 Frigo Gunea - 0€
22:30 Fnac Gunea - 0€
23:30 Keler Gunea – 0 €
11:00 Škoda San Telmo Museoa - 15€
12:30 FCC Victoria Eugenia Antzokia - 8€
-Marcelo Escrich Silent Quartet
12:30 Chillida Leku – 14€ / 7€ / 0€
18:30 Kutxabank Kursaal Auditorioa - 30€
-Incerto
-Simulacrum
18:30 Frigo Gunea - 0€
20:00 Frigo Gunea - 0€
20:00 Fnac Gunea - 0€
21:00 Trinitate Plaza - 40€
21:00 Keler Gunea – 0 €
22:30 Frigo Gunea - 0€
22:30 Fnac Gunea - 0€
23:30 Keler Gunea – 0 €
11:00 Škoda San Telmo Museoa - 15€
12:00 Fnac Gunea - 0€
Elkano Browning Cream ( 12. Txikijazz)
12:30 FCC Victoria Eugenia Antzokia - 20€
17:00 Frigo Gunea - 0€
17:30 Fnac Gunea - 0€
17:30 Kutxabank Kursaal Auditorioa - 60€
19:30 Chillida Leku – 15€
MAC Saxophone Quartet-Rosario Giulliani
19:30 Frigo Gunea - 0€
20:00 Trinitate Plaza - 40€
-Chaos Magick
-New Masada Quartet
20:00 Fnac Gunea - 0€
21:30 Frigo Gunea - 0€
Abonamenduak
4 egun (8 kontzertu): 153 €
6 kontzertu : 229,50 €
5 kontzertu: 51 €
5 egun (9 kontzertu): 44,20 €
3 egun (6 kontzertu): 85 €
3 egun (4 kontzertu)