Jazzaldia 2024: Elkano Browning Cream

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Uztailak 25
  • Jazzaldia 2024: Elkano Browning Cream

Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.

Mikel Azpiroz (Hammond B3 organoa), Dave Wilkinson (gitarra, ahotsa), Franck Mantegari (bateria)

Elkano Browning Creamek bere azken albuma aurkezten du, Eup (2021), bere ibilbideko seigarrena. Mikel Azpiroz, Franck Mantegari eta Dave Wilkinsonek beren sustrai kultural eta musikalak plastizitate iradokitzaile batez lotzen dituzte berriro, Hammond organoa, gitarra eta bateria bat eginda. Beren estiloa Jazzean eta bluesean oinarritzen da. Hala ere, genero horien mugak gainditzen dituzte, konpas afrikarrez, eskala zingaroez eta pasarte psikodelikoez blaitzen dituzten erritmoak eta melodiak ahalmen hipnotiko batekin nahasita.

2007an lehen albuma argitaratu zutenetik, musikaz duten ikuspegi anitza izan da taldearen ibilbidearen ezaugarri nagusia. Horren emaitza, ñabarduretan joriak diren diskoak, eta osagai erritmiko nabarmena duten melodia landuak. Mikel Azpiroz pianista eta organista donostiarrak koordinatuta, Franck Mantegari bateria paristarrak eta Dave Wilkinson gitarrista britainiarrak osatzen dute taldea. Hirurek ibilbide paralelo interesgarriak batzen dituzte, besteak beste, Alpha Blondi, Saint Germain, Brian Jackson edo Massive Attack bezalako artistekin elkarlanean, eta horren guztiaren emaitza, taldearen nazioarteko eta kultura anitzeko izaerarekin batera, hauxe da: nortasun handiko Jazz eklektiko eta exotikoa.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Uztailak 25
  • Ordutegia22:30
  • LekuaFrigo gunea
    Donostia-San Sebastián
  • HizkuntzaBat ere ez

Non