Jazzaldia 2024: Marco Mezquida, "Tornado" + Gregory Porter

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Uztailak 26
  • Jazzaldia 2024: Marco Mezquida, "Tornado" + Gregory Porter

Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.

Marco Mezquida: Tornado

Marco Mezquida (pianoa), Masa Kamaguchi (kontrabaxua), Ramon Prats (bateria)

Marco Mezquida pianista eta konpositore menorcarrak, 36 urterekin, lan eta errekonozimendu ugari ditu dagoeneko, artista askorentzat bizitza osoko lana izango litzatekeena. Mezquida kultuzko musikaria da nazioartean, inprobisatzaile eta moldatzaile aldabera, pianista birtuosoa eta kamaleonikoa, eta konpositore inspiratua eta bikaina.

Mezquidak hogei disko baino gehiago grabatu ditu lider gisa, eta berrogei baino gehiago proiektu askoren sideman edo kolaboratzaile gisa. Ezin konta ahala kontzertu eman ditu mundu osoan zehar izen handiko auditoriumetan eta jazzaldietan, besteak beste Tokio, Londres, Bartzelona, Buenos Aires, Hong Kong Arts Festival eta, nola ez, Jazzaldian.

Musikari moldakorra da Mezquida, herri-musika eta musika kultua naturaltasunez bateratzeko gaitasuna duena. Hala, estilo askotako musiken uztartze berezi bat da berea: Jazza, inprobisazio askea, musika erromantikoa, inpresionista, barrokoa, garaikidea, popa, folklorea, flamenkoa…

Jazzaldiaren edizio honetan Marco Mezquidak bere azken lana aurkeztuko digu: Tornado (2023). Lan autoeditatu bat da, bi lagun zahar eta maiterekin egina eta haientzat pentsatua: Masa Kamaguchi kontrabaxuan eta Ramon Prats baterian. Musika, konexio eta bizipen istorio luzea partekatzen du haiekin eta hori ondo islatuta geratzen da lan honetan: erregistro ugariko musika, kontrastez betea, hiru nortasun musikal oso adierazkor eta sendoek sortua. Momentu biziak intentsitate introspektibo eta intimoagoko uneekin txandakatzen dituen musika.

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Uztailak 26
  • Ordutegia21:00
  • LekuaTrinitate Plaza

    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa50 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaElebietan

Non