Jazzaldia 2024: Swingtronics (Txikijazz)

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Uztailak 26
  • Jazzaldia 2024: Swingtronics (Txikijazz)

Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.

Eider Saratxaga (ahotsa), Germán Ulacia (pianoa), Joseba Aparicio (tronpeta, gitarra), Iñigo Fernández (saxua, clarinete), Ibon Jordán (bateria)

Swingtronics 2018aren azken aldera sortu zen, aurrez hainbat proiektutan lan eginak ziren musikari batzuk elkartu ostean. Talde honek oinarri elektroniko berriagoak gehitzen dizkio swingari, herri musikan ezagunak diren hainbat gai birlantzeko asmoz, baita Jazzeko zenbait estandar ere, lan horiei kutsu moderno, erritmiko eta dibertigarri bat emateko xedearekin.
Madonna, Amy Winehouse eta Michael Jackson musikarien klasiko handietan oinarritutako emanaldia eskainiko du

Madonna, Amy Winehouse eta Michael Jackson musikarien klasiko handietan oinarritutako emanaldia eskainiko du Txikijazzen Swingtronicsek, Jazz, Bossa eta Swing doinuetara egokituta, besteak beste. Publiko guztientzako kontzertua izango da, giro lasaiarekin hasiko dena, pixkanaka intentsitatea igotzen joateko eta elektroswing erritmo zirraragarriekin amaitzeko. Horrela, oinarri elektronikoei esker, jendeak ahaleginak egin beharko ditu zutik ez jartzeko eta dantzan ez hasteko.

Tailerra: Jazz- eta musika-tresnak, NONE Sormen Kluba


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Uztailak 26
  • Ordutegia12:00
  • Lekua Kutxa Kultur Plaza
    Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera, 4. solairua)
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Kutxa Kultur Plaza

Non