Jazzaldia 2024: David Sancho + Juan Saiz

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Uztailak 26
  • Jazzaldia 2024: David Sancho + Juan Saiz

Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.

 

David Sancho

David Sancho (teklatuak), Marta Mansilla (flauta), Jesús Caparrós (baxu elektrikoa), Amara Ríos (biolina), Borja Barrueta (bateria)

X. JazzEñeren barruan iritsiko da David Sancho 59 Jazzaldira, Mind in Progress lan berriaren aurrerapena eskaintzeko. Udazken honetan aterako den proiektu erakargarri honek Jazzik tradizionalenarekin uztartzen ditu rocka eta hip hopa. Album honek estetika klasikoak eta soinu garaikideak bateratzen dituzten talentu gazteen artean kokatuko du David Sancho, besteak beste Smora Pinderhughes eta Jacob Collier figura garaikideen bidetik.

Gaztea izan arren, pianistak lau album argitaratu ditu dagoeneko, eta konposiziorako duen moldakortasunak eraman du Jorge Pardo, Rosario La Tremendita edo Sharif raperoa bezalako artistekin kolaboratzera. 

Juan Saiz

Juan Saiz (saxoak, flauta), Marco Mezquida (pianoa), Eric Surmenian (kontrabaxua), Genís Bagés (bateria)

Bere azken proiektua, Pindio II (2022), aurkeztu ondoren ?Südtirol Jazz Festivalen, Madrilgo Jazzaldian eta Lugoko Jazzaldian besteak beste? Juan Saizek JazzEñera ekarriko du bere musika genuino eta bizia.

Kantabriarra abangoardiako Jazzaren Espainiako erreferente handienetako bat da. Izan ere, Leo Records zigilu ospetsuarekin argitaratu duen aurreneko musikari espainiarra da. 

 

 

 

 

 


Laburrean

Non