Jazzaldia 2024: Gregario de Luxe

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Uztailak 27
  • Jazzaldia 2024: Gregario de Luxe

Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.

Dr.Thelonious (ahotsa, teklatuak), Rev.Cleofus (baxua), Charlie Chaston Jr. (bateria), Elwood P. (gitarra), Jammin' Jason (saxo tenorra), Jeffrey Jackson (tronpeta), John-John Bones (tronboia), Jumpin' Jodie (saxo baritonoa), Dina (ahotsa, koruak), Daisy (koruak), Diane (koruak)

Gregario de Luxek, Iruñeko soul eta R’n’B taldeak, hogei urte betetzen ditu 2024an eta, ospatzeko, bosgarren diskoa grabatu eta kontzertu sorta bat egingo dute Estatu osoan zehar.

Nafarroako superbanda honek, Blues Brothersen eragina jasota, Detroiten, Memphisen edo Philadelphian 1960eko urteetan sortutako musika beltzean -Sam Cooke, Aretha Franklin, Otis Redding, Etta James, Stevie Wonder, The Supremes, The Temptations…- murgilduz aukeratu zuen bere bidea.

11 musikariek soinu klasikoa darien kantu propioak sortzen jarraitzen dute, himno handien berrikuspen sendoak eginez, baita beren eremura eramandako pop edo rock kantuen bertsioak ere: berealdiko zuzenekoak, energia kutsakorra, eta ikuskizunaren parte bihurtutako publikoa, hori da herrialdeko areto eta jaialdi nagusietako batzuetan aritzera eraman duten formula.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Uztailak 27
  • Ordutegia20:00
  • LekuaFrigo gunea
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan

Non