Jazzaldia 2024: Les 4 Saxes & Co

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Uztailak 27
  • Jazzaldia 2024: Les 4 Saxes & Co

Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.

Baptiste Annette (saxo altua), Philippe Huet (saxo altua), Vincent Andrieu (saxo tenorra), Stéphane Barbier (saxo tenorra), Yves Dinclaux (tronpeta/bugle), Arnaud Labastie (pianoa), Jean-Xavier Herman (kontrabaxua), Antoine Gastinel (bateria), Gilles Garcia (gitarra), Pauline Atlan (ahotsa)

Les 4 Saxes & Co taldeko 10 musikariek Swinga maite dute. Hala, 1930eko hamarkadako Jazz-swingaren estiloan, 4 saxofoiren berealdiko sekzio batek osatua da, eta sekzio erritmiko bikain batek lagundua. Hori guztia aparteko tronpeta batek gailendu eta ahots zoragarri batek biribiltzen du, alegia Ninon Arozteguyrenak; honek Bessie Smith, Billie Holiday, Dinah Washington… abeslarien tradizioari jarraitzen dio.

Philippe Huetek, Les 4 Saxes & Co-ren sortzaile, zuzendari musikal eta saxofonistak, musikari lagun batekin batera eratu zuen taldea 1990eko eta 2000ko hamarkadetan, Parisen. 2017az geroztik Baionan ezarri eta berpiztu egin zuen proiektua inguruko musikari lagun batzuekin, erakarri egin baitzituen bere musikak. Etapa berri honetan, Huetek errepertorioa eguneratu du, moldaketa berriak idatzi ditu, ahots gazte bat gehitu dio taldeari, eta disko bat grabatu du 2022an.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Uztailak 27
  • Ordutegia20:00
  • LekuaFnac Gunea
    Donostia-San Sebastián
  • HizkuntzaBat ere ez

Non