2024ko Musikaire Jaialdiaren egitarauaren barruan.
Sara Azurza abeslari donostiarra 17 urte zituela hasi zen oholtza gainean. Donostiako kantautoreak musika erabiltzen du bere emozio sakonenak adierazteko, deskubritzeko eta interpretatzeko eta publikoari helarazteko tresna gisa.
“Hemen Berriro” abeslariaren azken lana da. Bederatzi abestiz osatuta, bizitzako ziklo emozionalaz dihardu eta mota desberdinetako barne emozio eta sentimenduei zuzendutako lana da. Estiloari dagokionez pop, soul, funky eta elektronikarekin jolasten du.
Sara Azurza: Ahotsa eta gitarra
Iker Lauroba: Teklatua eta gitarra
Dabid Gorospe: Bateria
Xabier Barrenetxea: Baxua