Donostiako Musika Hamabostaldia 2024: "Comedia sin título"

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Abuztuak 6
  • Donostiako Musika Hamabostaldia 2024: "Comedia sin título"

2024ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren egitarauaren barruan.

Úrsula López Flamenko Konpainiak Comedia sin título. La danza, el baile y el flamenco en la resurrección de Federico García Lorca ikuskizuna aurkeztuko du. Duela gutxi Jerezko Jaialdian estreinatua, kritikaren eta publikoaren harrera bikaina izan du: "Konpainiako kideek beren trebetasuna erakusten zuten, denborak eta asmoak nola maneiatzen zituzten, eta argi eta garbi utzi zuten egungo errepertorioko balet esanguratsuenetako baten aurrean geundela", El Mundo; "Ikuskizun konplexua da, ñabarduraz betea, eta atximurkada justu poetaren arrastoan", El Diario de Jerez.

Lurralde etsaituan, poeta hil zuten horien menpean, Federico García Lorcaren lanak bizirik dirau, besteak beste flamenkoen eraginez; lan honek barruko eta erbesteko flamenkoak errepasatzen ditu, frankismopean eraiki zena eta erbesteratuen artean, erbestean sortu garatu. Eszenaratze horretan, Gades zein Farrucoren dantza «puruak» eta Lorcaren eskutik flamenkoa munduko eszenatoki abangoardistenetara eraman zuten dramaturgiak elkarrekin bizi dira. Úrsula Lópezek El Maleficio de la Marisposa Ballet Flamenco de Andalucía konpainiaren buru zela ondutako  ikuskizunaren jarraipen gisa ulertzen du orain aurkezten duen hori; eta, izan ere, El maleficio de la mariposa muntaiari harrera beroa egin zion publikoak 2022ko Hamabostaldian.

Interpreteak

  • Compañía de Flamenco Úrsula López
  • Úrsula López zuzendaritza artistikoa eta koreografia
  • Pedro G. Romero gidoia eta dokumentazioa
  • Alfredo Lagos, Juan Jiménez, Antonio Moreno musika
  • María de la Cámara argiak
  • Belén de la Quintana jantzia

Programa

“Comedia sin título”
La danza, el baile y el flamenco en la resurrección de Federico García Lorca

 


Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaCompañía de Flamenco Úrsula López
  • Data 2024(e)ko Abuztuak 6
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Victoria Eugenia Antzokia
    Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa11,60 / 40 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Victoria Eugenia Antzokia

Non