Araia-Asparrenako 2024ko Umorezko Antzerki Jaialdiaren barruan.
Antzezleak: Juanjo Otero, Aritza Rodriguez eta Pako Revueltas
Zuzendaritza: Pako Revueltas
Nork ez du bolada txarrik izan bizitzan? Denok ezagutzen dugu paretik kentzeko zorian egon den norbait, bere ingurukoentzat traba dela pentsatzen duelako.
AKABO! komedia bizkor eta bizia da, bizitzarekin gehiago ezin izatearen eta behin betiko irtenbide drastiko bat bilatzearen ideiara hurbiltzen gaituena.
Tonu tragikomikoan, pertsonaiak hamabi metroko altuerara igotzen ikusiko ditugu, plataforma jasotzaile baten gainean, non jauziaren dilema hortxe baitago.