Patriarkatuaren erakunde sendoen eta mundu matriarkal txikiaren arteko borroka ikusiko dugu; mundu matriarkal horretan, emakumeak lagunartean bildu, eta dibertitu egiten dira ezkutuan, zapaltzaileak ez jakiteko.
Dionisio emakume bihurtuta jaisten da Lurrera, Suasenager-i aurre egiteko. Suasenager polizia da eta auzoko legez kanpoko bingo bat ixten tematuta dago. Bingo horretan, emakume talde bat biltzen da arratsaldero, jokatzeko eta haien intimitate, atsekabe eta pozak partekatzeko, baita anis kopatxoren bat edo beste ere. Baina polizia gazte eta fanatikoak, legea betetzearekin obsesionatuta, denak eramango ditu amaiera tragiko eta lazgarri batera.
Fitxa artistikoa: