2024ko Aste Nagusiko egitarauaren barruan.
Euskal tradizioak, ohiturak eta kultura nagusi izango dira berriro Bilboko kaleetan Aste Nagusian, Euskal Folklore eta Herri Kirolen ehun jarduera baino gehiagoren egitarau zabalari esker.
Bederatzi egunez, abuztuaren 17tik, larunbata, abuztuaren 25era, igandea, Zazpikaleetako kaleak erakustaldi, alarde, kalejira eta jai ugarien agertoki nagusi bihurtuko dira. Horiekin guztiekin Bilboko Udalak euskal kultura eta ohiturak zabaltzeko apustua egiten jarraitzen du.
Eguneko egitarauan dantza, herri kirolak, Erraldoiak eta Buruhandiak, bilbainadak, bertsolariak, traineruak eta pilota izango dira, besteak beste.
TXISTULARIAK ETA GAITEROAK GOIZAK HASTEKO
Zazpi Kaleak zeharkatuko dituzten txistulari eta gaiteroekin hasiko dira ospakizunak goizero, 10:00etatik aurrera.
11:00etatik aurrera, Erraldoi eta Buruhandien kalejirak hartuko du lekukoa; Pasio Irudien Museotik hasita egunero ibilbide desberdina egingo dute. Bi orduko ibilbideak zuzenean jarraitu ahal izango da Aste Nagusia 2024 aplikazio ofizialean.
Hala ere, pertsonaia horien egun handia abuztuaren 25a, igandea, izango da, Euskadiko hainbat herritatik etorritako XXXII. ERRALDOIEN BILKURA. Musikaren doinuan, Plaza Biribiletik abiatuko dira, 10:30ean, eta 13:00ak aldera iritsi dira Areatzara.
Gainera, irailaren 8ra arte “Bilboko Erraldoien” erakusketa egongo da zabalik Mariaren Bihotza plazako aztarnategian, 10:00etatik 14;00etara, asteartetik igandera.
BERTSOAK, FANFARRIAK ETA BILBAINADAK
Musikak Zazpikaleetako kaleetan jarraituko du, 13:00etatik aurrera, egunero bertsolaritza saioekin, abuztuaren 18tik 25era, eta Bilbotarrak taldearen bilbainadekin; azken hauek jai giroa alaituko dute tabernaz taberna, abesti herrikoi ezagunekin
Bertsolaritza saioak, lehen mailako bertsolariak bilduko dituztenak, Santiago Plazan izango dira egunero, 13:00etan, abuztuaren 21ean, asteazkena, izan ezik, 14:30ean izango dela, bertso-bazkaria dela eta.
Fanfarrei dagokienez, Sama Siku, Adiskideak eta Ardoa Barrura taldeek beste erritmo bat jarriko dute abuztuaren 17an, 23an eta 24an, eta bi txandatan egingo dute: 13:00etatik 14:30era Ledesma eta Diputazio kaleetan, eta 19:30etik 21:00etara Alde Zaharrean.
Gainera, musika egunero egongo da presente Areatzako Kioskoan, 12:00etatik aurrera, Udal Musika Bandarekin; eta Casilda Iturrizar parkeko Pergola agertokian, abuztuaren 18tik, igandea, abuztuaren 25era, igandea, bilbainadak eta habanera doinuak, pasodobleak, hainbat eskualde eta nazioalitateko folklorea eta euskal musika izango dira protagonista, 12:00etan.
HERRI KIROLETAKO HAINBAT PROBA
Goizetan Herri Kirolen erakustaldiak ere izango dira ikusgai, abuztuaren 21etatik, asteazkena, abuztuaren 24ra, larunbata. Gainera, emakumeak eta gazteak ikustarazteko helburuarekin jarraituz, abuztuaren 21ean, asteazkenean, hasiko da programazioa Emakumeen Eguna Herri Kiroletan ospakizunarekin, Karmele Gisasola, Patricia Martin, Ainitze Zumeta eta Naroa Arruta harrijasotzaileen, eta Nerea Arruti, Uxue Ansorregi, Irati Astondoa eta Lucia Orbe aizkolarien eskutik.
Abuztuaren 22an, ostegunean, gaztetxoen txanda izango da honako jarduera hauekin: Jakes Iruretagoiena Izeta eta Jon Zalduaren arteko Pentatloi Lehiaketa, harri gazte promesak ebantatzea, non Maddi Gezala eta Goizer Abendiba harrijasotzaileak parte hartuko duten, eta Aitor Salegi eta Malen Barrenetxea aizkolari gazteak ere arituko dira.
Ostiralean, abuztuaren 23an, 2024ko Urrezko Aizkolarien Liga jokatuko da, Aste Nagusiko klasikoa. Eta azkenik, herri kirolen erronda honi amaiera emanez, abuztuaren 24an, larunbatean, herritarrek Bikote Mistoen Proba Konbinatuaz, Harri Jaurtiketa Erakustaldiaz eta Fardo Jaurtiketa Erakustaldiaz gozatu ahal izango dute.
PILOTA PARTIDAK ETA ESTROPADAK
Pilotaren agertoki nagusia Esperantza Pilotalekua berritua izango da aurten, Aste nagusia Torneoa hartuko duena, abuztuaren 17tik 24ra, hainbat modalitatetan: eskuz binakako pilota eta lau eta erdiko esku pilota (finalak hilaren 24an, larunbatean, ospatuko dira), eta emakumezko gomazko paleta (finala hilaren 23an, ostiralean, izango da). Gainera, ostegunean, abuztuaren 22an, larruzko paleta eta zesta-puntako partidak jokatuko dira.
Traineruei dagokienez, bi estropada antolatu dira abuztuaren 18rako, igandea, 16:00etan: Emakumezkoen Traineru Ligako Emakumeen IX. Ikurriña Estropada eta XLVI. Estropada “Bilbao Hiria”.
EUSKAL DANTZAK 19:00ETATIK AURRERA
Ohitura den bezala, arratsaldeetan, 19:00etatik aurrera, Euskal Dantzak izango dira protagonista, Plaza Barrian, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren (BDB) eskutik; izan ere, Udalak urteko hitzarme du haiekin.
Abuztuaren 18tik, igandea, abuztuaren 25era, igandea, erakustaldiak, erromeriak, Larrain Dantza eta alardeak izango dira ikusgai.
Aste Nagusiko egitarauaren zati honetako unerik esperoetakoenetako bat asteartean, abuztuaren 22an, 20:00etan, izango da: “Larrain Dantza” ospetsua, herrialdeko dantza errotuenetako bat, kalejira, fandangoa, jotak, baltsak, bolerak, katean edo bikotean. Udaletik ohiko jantziekin parte hartzera animatu nahi dute, “Zatoz zure jantziarekin!” lelopean.