2024ko Aste Nagusiko egitarauaren barruan.
Aste Nagusiko jaietako publikoarentzat musika-eskaintzak duen garrantziaz jabetuta, Bilboko Udalak doako 100 musika-ikuskizun baino gehiago antolatu ditu uriko 8 agertokitan; era guztietako kontzertuak izango dira, gaur-gaurkoak, musika klasikoa eta bilbainadak, besteak beste.
Musikako hitzorduen ardatza eta oinarria, Bilboko jai-ereduaren ezaugarriak izango dira: kalitatea, askotako eskaintza, berdintasuna, parte-hartzea eta doakotasuna. Musika-estilo bakoitzak bere espazioa eta kokalekua izango ditu:
Europa parkea: Kontzertuak eta ikuskizunak
Lau kontzertuak abuztuaren 21etik 24ra izango dira (asteazkenetik larunbatera) 00:00etan.
- Asteazkena 21: Nil Moliner
- Osteguna 22: Tatta + Süne
- Ostirala 23: Los 40 Pop Aste Nagusia, Martin Urrutia eta Megara artistekin
- Larunbata 23: Fiestazo Megastar (Cadena 100), Mar Lucas, Lérica, Almacor, Céro eta La Beba artistekin
Abandoibarra: Kontzertuak eta ikuskizunak
Guggenheim Museoaren itzalean dagoen kontzertu-guneak askotariko programazioa eta lehen mailakoa izango du. Kontzertuak 23:30ean hasiko dira:
- Larunbata 17: Edurne
- Igandea 18: Nena Daconte
- Astelehena 19: Nøgen
- Asteartea 20: Bilboko Udal Banda + Barón Rojo
- Asteazkena 21: BOS + Coti
- Osteguna 22: Lala Love You
- Ostirala 23: Izaro
- Larunbata24: David Otero
Plaza Barria: Munduko musikak
Plaza Barriak Aste Nagusiko kulturarteko musika hartuko du aurten ere, erritmo desberdinez eta jatorri desberdineko musikaz betetako kontzertu ziklo batekin. Guztira zortzi emanaldi izango dira gauero, 23:30etik aurrera, abuztuaren 17tik, larunbata, abuztuaren 24ra, larunbata.
- Larunbata 17: Bilboko Udal Musika Banda + Korrontzi
- Igandea 18: Paco de Lucía: In memoriam.
- Astelehena 19: XXXI Bilbo Reggae Splash 2024: Twinkle Brothers.
- Asteartea 20: N´Faly Koyaté.
- Asteazkena 21: Les Testarudes.
- Osteguna 22: Kuttune.
- Ostirala 23: Fillas de Cassandra.
- Larunbata 24: Slide.
Gizakunde eliza: Musika klasikoa
Gizakundearen Elizak musika klasikoko zortzi kontzertu hartuko ditu munduko hainbat lekutako bakarlari, abesbatza eta orkestrekin, abuztuaren 17tik (larunbata) 24ra (larunbata) arratsaldero, 20:30etik aurrera.
- Larunbata 17: Holberg String Quintet y Vicente Olmos
- Igandea 18: Soinuak Haizean
- Astelehena 19: Naroa Intxausti eta Arkaitz Mendoza
- Asteartea 20: Carbone Tango Ensemble Cuarteto
- Asteazkena 21: Josu De Solaun eta Conrado Moya
- Osteguna 22: Medinukai Ensemble
- Ostirala 23: Ensemble Musicantes
- Larunbata 24: Naiara De La Puente
Bilborock: Bertoko pop-rocka
Bilbo berriro ere metal eta pop-rock onenaren erritmoaz gozatzeko aukera izango du aurten bere kartela 16 kontzerturekin itxiko duen “Bilbao Metal, Pop-Rock Erakustaldia”ren 37. Edizioarekin. Zortzi egunez, abuztuaren 17tik, larunbata, eta 24ra arte, bilbotarrek estilo guztietako talde eta artistez gozatuko dute, eta horien artean, berriz ere, emakumeen presentzia da nagusi.
Bilborock areto mitikoaren eszenatokiak egunean bi kontzertu hartuko ditu, 20:00etan eta 21:00etan, eta sarrera librea izango da lekua bete arte, abuztuaren 17tik 24ra, larunbata.
- Larunbata 17
- 20:00: SWEET RAGE (Abadiño-Getxo)
- 21:00: POMERAY (Bilbo)
- Igandea 18
- 20:00: MIKOSIS (Gernika)
- 21:00: LAS SEXPEARES (Barakaldo)
- Astelehena 19
- 20:00: IBAI GARCÍA BLUES PROJECT (Barakaldo)
- 21:00: MEMPHIS BELLE (Uribe Kosta-Bilbo)
- Asteartea 20
- 20:00: SIMÓN CARRANZA (Getxo)
- 21:00: VITTERSWEET (Bilbo)
- Asteazkena 21
- 20:00: SOPORTE VITAL BÁSICO (GALDAKAO)
- 21:00: TRIPLE ZERO BAND (Barakaldo)
- Osteguna 22
- 20:00: ADUR (Bilbo)
- 21:00: DOBLE FUERZA (Argentina-Barakaldo-Bilbao)
- Ostirala 23
- 20:00: FEAR CROWD (Bilbo)
- 21:00: 4 VILLAINS (Bilbo)
- Larunbata 24
- 20:00: FRAKTURE (Bilbo)
- 21:00: KNIVES (Bilbo)
Casilda Iturrizar parkeko Pergola: Bilbainadak eta goatekeak
Aste Nagusia ez litzateke gauza bera izango ohiko bilbainadarik gabe. Hori dela eta, Bilboko Udalak Casilda Iturrizar Parkea abesti herrikoiz beteko duten zortzi kontzertu programatu ditu eguerdiro, eguerdiko 12etan, abuztuaren 18tik 25era, igandea. Lau talde igoko dira agertokira eta txandaka joango dira Bilboko Aste Nagusiko zortzi egunetan zehar.
- Igandea 18: Gau Pasa
- Astelehena 19: Bilbao Mapamundi
- Asteartea 20: Los Chimberos
- Asteazkena 21: Los 5 Bilbainos
- Osteguna 22: Gau Pasa
- Ostirala 23: Los Chimberos (85. urteurrena)
- Larunbata 24: Bilbao Mapamundi
- Igandea 25: Los 5 Bilbainos
Casilda Iturrizar Parkeak guateke klasikoak hartuko ditu aurten ere Aste Nagusian. Bilboko Udalak zortzi saio antolatu ditu, horietako bi bikoitzak, abuztuaren 17tik (larunbata) abuztuaren 24ra (larunbata). Talde eta artista guztiak 23:30etatik aurrera arituko dira, abuztuaren 17an eta 24an izan ezik, horiek 21:00etan hasiko baitira egitarau bikoitzarekin.
- Larunbata 17: Luis Carlos del Pozo DJ (21:00etan) eta Eurofest (23:30ean).
- Igandea18: I love Italia. Italianissimo… desde Bilbao (23:30etik).
- Astelehena 19: Asier Bilbao Show (23:30ean).
- Asteartea 20: Mariachi Imperial Elegancia Mexicana (23:30ean).
- Asteazkena 21: Boleroen gaua. Boleros 4 (a las 23:30 horas).
- Osteguna 22: La Frontera (23:30ean).
- Ostirala 23: La Década Prodigiosa.
- Larunbata 24: Luis Carlos del Pozo DJ (21:00etan) eta Jeanette eta Juan Bau (23:30ean).
Plaza Biribila: Berbenak eta Orkestrak
Dantzaldi zikloak inoizko musika ezagunena eskainiko du Aste Nagusian, abuztuaren 17tik, larunbata, abuztuaren 24ra, larunbata, Plaza Biribilean.
Adinez ezagutzen ez duen musika mota horri leial zaion publikoak egunero bi emanaldiz gozatu ahal izango du. Lehenengo blokea 20:00etatik 21:30era izango da. Dantzaldiaren bigarren zatia 23:00etan hasi eta 01:30ean amaituko da.
- Larunbata 17: Domino.
- Igandea 18: Beranduegi.
- Astelehena 19: La Fania.
- Asteartea 20: Bidean.
- Asteazkena 21: Gautegun.
- Osteguna 22: La Fania.
- Ostirala 23: Muxutruk.
- Larunbata 24: Akerbeltz.
Areatzako kioskoa: Bilboko Udal Banda
Bilboko Udal Musika Bandak 11 kontzertu eskainiko ditu Aste Nagusian zehar, Korrontzi eta Barón Rojo taldeekin Plaza Barriko eta Abandoibarrako agertokien egindako kolaborazioak barne, baita goizetan Areatzako Kioskoan girotuko dituen emanaldiak ere.
Horrela, ohitura jarraituz, goizetan Bilboko taldeak 8 kontzertuko zikloa egingo du, egunero 12:00etan, Areatzako Kioskoan, pasodoble, zarzuela, klasikoa eta txistu eta gaitekin kolaborazio bereziak eskainiz.
- Igandea 18: “Un domingo en el parque”.
- Astelehena 19: “Clásicos del cine”.
- Asteartea 20: “Vamos de Romería” Bilboko Udal Txistulari Bandarekin eta Beti Jai Alai Dantza Taldearekin.
- Asteazkena 21: “De fiesta en fiesta” Bizkaiko Gaiteroak taldearekin.
- Osteguna 22: “Pasodobles, marchas y más”.
- Ostirala 23: “Canciones para el recuerdo”.
- Larunbata 24: “Lo mejor de la Zarzuela”.
- Igandea 25: “Bilbainadas”.
Kontzertu bereziak:
- Larunbata 17: 23:30ean, Korrontzirekin batera emanaldia PLAZA BARRIAN.
- Asteartea 20: 23:30ean, Barón Rojo taldearekin emanaldia ABANDOIBARRAN.
- Igandea 25: 13:00etan, Txistularien Alardea, PLAZA BARRIAN.