Jaraialdia 2024: "FINITO-INFINITO"

Lantziego 2024(e)ko Abuztuak 17
  • Jaraialdia 2024: "FINITO-INFINITO"

Araia-Asparrenako 2024ko Umorezko Antzerki Jaialdiaren barruan.

Zirkulartasunak ez du amaierarik. Ez dakigu non hasten den edo non bukatzen den. Zirkulartasun horretatik irten gaitezke? Munduan borobilean ibiltzen garen sentsazioa dugu, gauzak behin eta berriz bizitzen ditugula, batzuetan bizkorrago eta beste batzuetan geldiago.

Baina eguneroko ohiko jario horretan beti izaten dira pitzadurak, monotoniarekin hautsi dezakegu eta gauzen norabidea aldatu. Zer da benetan garrantzitsua? Zerk bultzatzen gaitu gauzak egitera? Zergatik jarraitzen dugu borobilean: zerk geldiarazten, hausten edo aldatzen digu erritmoa?

Publiko guztiarentzat zuzendutako ikuskizuna, eszenaratze zirkularrean, 50 minutu ingurukoa. Zirkua, antzerki fisikoa eta dantza. Zirkulartasuna bezalako gai garrantzitsu bat lantzen dugu. baina umorea galdu gabe, umorea gure aliatu eta laguna baita bizitzan.

Fitxa artistikoa:

  • Jatorrizko ideiaTrotamundos Konpainia 
  • Zuzendaritza: Aritza Rodriguez 
  • Zirku zuzendaritza: Garazi Pascual Esnaola 
  • Dramaturgia: Coral Graciani 
  • Antzezleak: Mailén Masilla eta Luciano Mezzotero 
  • EkoizpenaTrotamundos konpainia 
  • Laguntza: Coral Graciani – ARTAIDE 
  • Argazkia: Arkaitz Buron 
  • Bideoa: Ivan Izagirre 
  • Web diseinua: Alvaro de Lera 
  • Jantziak: Estudio 14 
  • Eszenografia: ATX Diseinua sorkuntza 
  • Diseinua: Inés Bermejo


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaTrotamundos
  • Data 2024(e)ko Abuztuak 17
  • Ordutegia19:00
  • LekuaKuartelaren enparantza
    Lantziego
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non