Bilboko 2024ko Aste Nagusiaren egitarauaren barruan.
Balearen Desfilearen musika eta koloreak protagonistak izango dira aurte ere Aste Nagusiko lehenengo igandean, abuztuaren 18an, euskal arrantzaren tradizioei eta euskal portuetako emakume-lanbide zaharrenei begiratuko dien hitzordu batean. Gainera, aurten, ohianeko erritmoan dantzatu egingo duten animaliak ere egongo dira, lehoi bi (arra eta emea), jirafa bat, tximino bat, errinozeronte bat, zebra bat, antílope bat eta hipopotamo bat barne.
Kalejira, 19:00etan abiatuko da Plaza Biribiletik, Kale Nagusia zeharkatuko du, Moyua Plazari bira osoa emanez, eta Maria Diaz de Haro bidegurutzean amaituko da.
‘Bali’ Balea buruan, itsas gaiak jorratzen dituzten bost puzgarri izango dira protagonistak, Olagarroa, Txangurroa, Bisigua eta Txirla barne, itsas hondoko beste elementu batzuekin batera.
Gainera, konpartsak, fanfarreak eta txarangak ere izango dira, erritmo desberdinetako musikaz desfilea girotuz. Besteak beste, hainbat animaliaren txotxongilo erraldoiak, oihanaren erritmora dantzatuko dutenak, eta bi metro eta erdiko hartz arre bat, fanfarre musikal batekin. Gainera, Nana, lau metroko trotundo erraldoi bat, agertuko da eta bere trizikloarekin Kale Nagusia zeharkatuko ditu.
Musikarekin eta batukadekin batera, arpoilarien konpartsa eta fanfarrea ere bertan izango dira, balearen tradizioa eta arrantzako abestiak irudikatzeko. Gainera, Itsasoko Lehoiak konpartsa ere egongo da, emakumeek soilik osatuta eta euskal portuetako emakume-lanbide zaharrenei ahotsa emango diena, hala nola, neskatileena, saregileena eta paketatzaileena.
Desfilearen alaitasunaz gozatzeko, konfeti poltsak banatuko dira bertaratutakoen artean. Banaketa 16:00etan hasiko da, desfilearen hiru puntutan: Plaza Biribilean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrean eta Moyua Plazan.
Jaietarako irisgarritasuna errazte aldera, Udalak desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatutako espazioa handituko du, Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrean.
Kalejira igaro ostean, Udaleko garbiketa talde bat arduratuko da hondakinak kentzeaz eta Kale nagusiko eta inguruko espazioa egokitzeaz, Plaza Biribiletik abiatuta.
PERTSONAIEN ZERRENDA
ITSAS ANIMALIAK
LAGUNTZAILEEN KONPARTSAK
Batukabalea. Balearen kamisetak jantzita desfilea irekiko duen perkusio taldea.
MUSIKA ETA ANTZERKI TALDEAK