Pabellon 6ek ateak berriko irekiko ditu Aste Nagusian. Machos en flor ekoizpen propioarekin 14. denboraldia hasiko du.
Errealitatetik abiatuz, MACHOS EN FLOR antzezlanak hobeak izan nahi duten gizonengan jartzen du arreta. Obra honetako pertsonaiak gizonen zirkulu batekoak dira. Estatu osoko hirietan banatuta, patriarkatuaren aginduetatik ihesi, berdintasuna nahi duten gizonen elkarte egonkorrak dira zirkulu horiek. Gogoeta egiteko, beren burua kritikatzeko eta laguntza-talde bihurtzeko biltzen dira, nahi duten eraldaketa kultural feminista lortzearren. Ez dira nabarmentzen. Nahiago dute isiltasuna. Zaratarik gabeko aldaketa. Elkartu, hitz, barre eta negar egiten dute.
Fitxa teknikoa:
Testua eta zuzendaritza: Felipe Loza
Antzezleak: Josu Angulo, Kepa Alesso, Quique Gago, Gorka Martín, Diego Pérez eta Yeray Vázquez
Ikus-entzunezkoak: Daniel F. Carrasco
Produkzioa: Pabellón 6
Lankidetza: Arriaga Antzokia