Cultur-Izan programak Nafarroako musika, dantza eta ahozko adierazpen herrikoien dibulgazioa eta bitartekotza bilatzen du, guztiak ere Kultur Ondare Immaterialaren elementuak.
Bigarren edizio honetan, Mahaian parte hartu duten ibilbide luzeko Nafarroako erakundeen laguntzarekin eratu da programa, hala nola Nafarroako Dantzarien Biltzarra, Ortzadar Euskal Folklore Elkartea, Nafarroako Bertsozaleen Elkartea eta NavarJota.
Jarduerak ez dira leku bakar batean zentralizatuko, Nafarroako hainbat herritan antolatuko dira. Bigarren edizio honetan dantza, jota eta bertsolaritza uztartuko dira.
2023an, Cultur–Izan programaren lehen edizioa egin zen, musika, dantza eta ahozko adierazpen herrikoiei laguntzeko programa, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak (Vianako Printzea erakundea) sustatua eta Museoen Zerbitzuak ekoitzia.
Hemen aurkezten den programak kultura tradizionalean aritzen diren entitate eta elkarte nafarren proiektuak eta programazioak babesteko eta errazteko helburuarekin jarraitzen du. Gainera, bigarren edizio honetan, CulturIzan-ek ekitaldi profesionalen egutegi bat gehitzen du, tradizioa kultura tradizionalaren prestakuntzarekin, dibulgazioarekin eta oroitzapenarekin uztartzeko.
Cultur-Izan 2024k Foru Komunitateko hainbat herritan izango diren ahozko adierazpenak, dantza, musika instrumentala, bokala eta korala, prestakuntza-tailerrak, kontzertuak, guztiak hartzen ditu.
CulturIzanen bigarren edizioan parte hartzeko gonbidapenak izan duen harrera onak agerian uzten du tradizioari bere adierazpen eta eraldaketetan laguntzeak duen garrantzia, herri-adierazpen gisa duen oinarritik hasi eta gure iragan kulturala estilizatu, gogora ekarri eta berpizten duten proposamenetaraino.