"TO BE OR NOT TO BE!" oihala irekitzen da. Horraino dena ondo. Antzerkizale bik "Hamlet" antzeztuko dute, jatorrizkoarekiko fideltasun osoz. Dozena bat artista eta teknikariren lana egin behar izatea, Shakespeareren hizkuntzan antzeztea, talenturik eta trebetasunik ez izatea ez dira oztopo izango. Ala bai? Williamek burua altxatuko balu... agian ez litzateke harro egongo, baina gutxienez barre egingo luke.
Welcome & sorry kaleko antzerkiko ikuskizuna da, antzerki ofizioa klasiko handien parodiatik eta haien inguruko estereotipoetatik ikusarazten duena. Keinu komedia bat clown-ez.