Gizarte-etxeetan 9 proposamen izango dira urriaren 6tik abenduaren 22ra bitarte
Amateur antzerkia gizarte-etxeetara itzuliko da Auzo Eszena 2024ren bigarren denboraldiarekin. Urritik abendura bitarte, 19:00etan, 9 proposamen antzeztuko dituzte.
Aurten ikusi ahal izango diren lanak dira hauek:
- Urriaren 6an, Arriagan: Baidefeisen ‘Rumores’ (umorea).
- Urriaren 27an, Aranan: Auskalhop-en ‘El sonido de la magia’ (antzerkia).
- Azaroaren 10ean, Salburuan: Kultura&Natura elkarteareb ‘Bakardadeak garaitu zituenak’ (musika, bertsoak eta dantza).
- Azaroaren 17an, Arriagan: Antrokiaren ‘Los idiotas también cenan’ (antzerkia).
- Azaroaren 23an, Salburuan: Los Criscípulosen ‘¿Quién no lo hace?’ (antzerkia).
- Azaroaren 24an, Zabalganan: Tadir teatro antzerki-konpainiaren ‘Gasteiz Varietés 10ª edición’ (antzerkia, magia eta musika bateratzen dituen barietate-ikuskizuna).
- Abenduan 1ean, Salburuan: Guraliaren ‘Ispilu aurrean’ (haurrentzako antzerkia).
- Abenduan 15ean, Aldaben: Pánico escenicoren ‘Resistencia en la residencia’ (umorezko antzerkia).
- Abenduan 22an, Zabalganan: Tercera filaren ‘A.M.A.’ (antzerkia).