Sarrabete proiektua aspalditik zebilen taldekideen buruan bueltaka, baina 2020 hasieran gauzatu zen. Gaur egungo panoraman oso presentzia txikia duen euskal folklorearen tresna berreskuratu nahi zuten: zarrabetea. Soinu berri bat sortu nahi zuten, eta, horregatik, errepertorio tradizionalaz gain, sorkuntza berriak lantzen hasi ziren, soinu garaikideago batekin, iragana eta oraina nahasten zituzten abesti sorta batekin.
Kideak:
- Irati Bilbao (Ahotsa)
- Gorka Bravo Barreiro (Zarrabete – Zanfoa)
- Pablo Bueno (gitarra eta buzuki)
- Nerea Quincoces (Perkusioa)
- Jordi Arcusa I Pla (Baxu elektrikoa)
Doako autobusa: San Migel kalea (Osasun Zentroa), 18:00