Sirimiri udazkena ospatzeko
musika zikloa da, Bilbao BBK Live jaialdiak eta BBK-k antolatutako BBK Aretoan, Bilboko erdigunean, hainbat gaualditan zehar zuzenean arituko diren
5 artista handirekin.
Still Cornersek programazioari hasiera emango dio dream pop soinu dotorearekin irailaren 15ean eta hilabete geroago, urriaren 18an,
Triangulo de Amor Bizarroren txanda izango da. Azaroaren 15ean,
ABHIRek zuzenean aurkeztuko du R & B, trap eta elektronika ahalik eta modu orekatuenean uztartzen dituen proiektu moldakorra, eta hurrengo egunean, azaroaren 16an,
Baiucak aretoa beteko du bere folktronika galaikoarekin. Azkenik,
Barry B-k modurik onenean itxiko du ekitaldia azaroaren 23an, rocketik, punketik, elektronikatik, hip hopetik eta funketik edaten duen manifestazio gordin
batekin.Sarrerak lasttour.org eta
salabbk.bbk.eus webguneetan eskura daitezke.