Rataplan Antzerki Jaialdia 2024 (iraila): egitaraua

Barakaldo 2024(e)ko irailaren 16(e)tik 2024(e)ko irailaren 22(e)ra
  • Rataplan Antzerki Jaialdia 2024 (iraila): egitaraua

Rataplan Jaialdia Barakaldora itzuliko da irailaren 16tik 22ra, kalean doako ikuskizunen eskaintza zabalarekin. Eskulturen Plaza eta Anaien Parkea izango dira, beste behin ere, aurten lehen aldiz Open Kale Euskadi ekimenarekin bat egingo duen jaialdiaren eszenatokiak. Ekimen horretan kaleko arte eszenikoen hainbat jaialdik bat egingo dute esperientzia irabazteko eta egungo eta kalitatezko programazioak eratzeko. "Barakaldon urte asko daramatzagu kalean kultura programatzen, eta horrek leku onean kokatzen gaitu erreferente gisa kontatzeko orduan", azaldu du Nerea Cantero Udaleko Kultura zinegotziak.

Irailean 12 antzerki-proposamen berri izango dira, eta horien artean mundu osoko hirietako plazak betetzen ari diren estreinaldiak eta ikuskizunak ikusi ahal izango dira. Beste behin ere, eguneko bi ikuskizun egitearen aldeko apustua egin da, 18:30ean eta 19:30ean, jende gehiagorengana iritsi ahal izateko. Asteazkenean, hilaren 18an, eta igandean, 22an, bakarra egongo da. Emanaldiak guztiz doakoak dira.

Hala, astelehenean, hilaren 16an, 18:30ean, Anaien Parkeak, Siempre Arriba (Galizia) konpainiaren Hoy Si! ikuskizuna hartuko du. Bizitza festa batekin ospatzeko ikuskizuna da. Bardo konpainiak (Argentina) Qué Bardo antzezlana aurkeztuko du 19:30ean Eskulturen Plazan. Konpainiak kaosaren ikuspegi poetikoa proposatzen du.

Asteartean, hilak 17, Dacirc konpainia (Katalunia) iritsiko da Davaiii ikuskizunarekin (18:30 Anaien Parkea). Egun berean, La Finestra nou Circ konpainiak (Valentziako Erkidegoa) Tranvía nº 12 antzerkia ekarriko du (19:30ean Eskulturen Plazan).

Asteazkenean, hilak 18, Eskulturen Plazan Studio Actoris & Adrián Schvarzstein (Norvegia/Argentina) konpainiaren Dulce Hogar Sobre Ruedas (19:30ean) iksukizuna ikusi ahal izango da. Adrian Schvarzsteinek 2016an sortu zuen Sweet Home kale-ikuskizuna, eta ordutik arrakasta handia izan du mundu osoan.

Ostegunean, hilak 19, Frantziako Mundo Costrini konpainiaren Les Frikis Anaien Parkera iritsiko da (18:30ean). Egun berean, Eskulturen Plazan, Cía. Las Sincro konpainiak (Galizia) Ohlimpiadas iksukizuna aurkeztuko du (19:30ean).

Ostiralean, hilak 20, Anaien Parkean (18:30ean) Xabi Larrea (Euskadi) konpainiaren UP!!! antzezlana ikusi ahal izango da. Eskulturen Plazan, berriz, Barsanti konpainiaren LJ75/ST75 (19:30ean) antzezlana ikusi ahal izango da.

Larunbatean, hilak 21, ere saio bikoitza izango da. Alde batetik, Anaien Parkean Su.Ma (Galizia) konpainiaren Glamping (18:30ean) ikusi ahal izango da. Gainera, Eskulturen Plazan La Roca Producciones (Asturias) konpainiaren Zozobra (19:30ean) ikusiko da.

Azken egunean, hilaren 22an, igandea, Dab Dantza (Euskadi) konpainiaren Noeud (19:30ean) izango da ikusgai.

 
barakaldo.eus

Laburrean

Non