Cimasub 2024 - Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Jaialdia (Hernani)

Hernani 2024(e)ko irailaren 17(e)tik 2024(e)ko azaroaren 1(e)ra
  • Cimasub 2024 -  Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Jaialdia (Hernani)

Lehenengo aldiz, Hernanin CIMASUB Nazioarteko Itsaspeko Zinema zikloa izango dugu. Hiru asteartetan (irailaren 17 eta 24, eta urriak 1) itsaspeko munduarekin lotutako dokumentalak eta film laburrak ikusteko aukera izango dute herritarrek, dohainik. Erakusketa bat ere ikusgai egongo da Biteri Kultur Etxean (irailaren 16tik urriaren 4ra).

Real Sociedad Itsaspeko elkartea da zikloaren antolatzailea, Hernaniko Udaleko Ingurumen sailaren laguntzarekin. Asmoa, zikloa egonkortu eta urtero itsaspeko mundua hernaniarrei hurbiltzea da.

Itsaspeko mundua ezagutaraztea eta harenganako maitasuna eta errespetua sortzea da CIMASUB-en helburua. Nahiz eta Hernanin lehenengo aldia duen, zinema ziklo honek dagoeneko baditu 47 edizio eta mundu mailan erreferente bihurtu da.

Mundu zabaleko urpeak eta haien egoerak ezagutzeko aukera

23 film labur eta hiru dokumental emango dira CIMASUBek iraungo duen hiru astearteetan Biteri Kultur Etxean. Maldivak; Florida; Indonesia, Mediterranear itsasoa; Australia; Filipinak; Kenya; Costa Rica; Malta; Kanariar Uharteak... mundu zabaleko itsaspeen aniztasuna, arriskuak eta egoera erakutsiko dute emango diren lanek.

Erakusketa, aldiz, urpean ateratako 24 argazkiren bilduma ikusgarria izango da. Mundu osotik jasotako argazki onenen aukeraketa bildu da. Tartean daude Merche Llobera, Daniel Sly, Luc Rooman, Julio Martinez edota Daniel Landa gisako argazkilari errespetatuen lanak.

Saioetan erakutsiko diren film labur eta dokumentalak:

Irailak 17: Nigth flight. Mantas en la noche; Santuario Esmeralda; Raja Ampat; Tiempo; The silent invasion of the Mediterranean sea; Estrés; Veo veo; Itsaso bizia; Rolling in the deep-Southern Australia; Underwater Komodo; Mangroves of Raja Ampat eta The shark with a thousands names.

Irailak 24: Raja Ampat. Mar de la esperanza; The magic triangle; Beneath the blue. Watamu. Turtle reef; La moneda; Above & below; Sunken treasures of love; Secret Bay camouflage eta Hiru itsasargi.

Urriak 1: Indonesia blue; Strangest things; Las dos caras de Tenerife; Spear, spatula, submarine: Floridians fight to take back their waves; Una ventana azul eta Los Cuatro Reyes, el santuario del mar de Halmahera.

 

hernani.eus

Laburrean

Non