Abian da 43. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketa.
Bizenta Mogel lehiaketak euskaraz idatzi duen lehendabiziko emakumearen memoria gordetzea du helburu, literatura, euskara eta berdintasuna uztartuz.
Lehiaketako oinarriak:
- Lehiaketa, hemezortzi urtetik gorakoentzat da.
- Euskaraz idatziriko ipuinak aurkeztu beharko dira, gutxienez lau eta gehienez hamar orrikoak, orriaren alde batetik bakarrik eta tarte bikoitzez idatzita aurkeztuko dira.
- Lanek originalak eta inon argitaratu edota saritu gabekoak izan beharko dute.
- Ipuinak udaletxera bidali beharko dira gaitzizenarekin izenpeturik eta, honekin batera, gaitzizen berdina daraman itxitako kartazalean egilearen datu pertsonalak zehaztuko dira.
- Bidali biharko diren helbidea: Azkoitiko Udala - Herriko enparantza z/g. 20720 Azkoitia
- Bidaltzeko azken eguna urriaren 31 izango da.
- Epaimahaiak abenduaren 14an hartuko du erabakia
- Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.
Sariak:
- 700 € eta oroigarria
- 500 € eta oroigarria
- 400 € eta oroigarria