Irudigileak 2024: Ania Saénz de Buruagaren erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko urriaren 1(e)tik 2024(e)ko urriaren 15(e)ra
  • Irudigileak 2024: Ania Saénz de Buruagaren erakusketa
  • Irudigileak 2024: Ania Saénz de Buruagaren erakusketa

Irudigileak 2024 zikloaren barne.
 
2024ko urria eta abendua bitartean egiten den IRUDIGILEAK zikloaren barruan, Ania Saénz de Buruaga artistak bere obraren aukeraketa bat erakutsiko du Pilarreko GEan abenduaren hasieran.

Ania Sáenz de Buruaga Fernández de Gobeo (Gasteiz, 1988) Publizitatean eta RRPPn lizentziaduna EHUn, Batxilergo Artistikoa. 

Ikasketa formalaren ikuspegi kapitalistari esker, eta, unibertsitatean egonda, horrek sortu zion gatazkari esker, deskubritu zuen bilatu behar zuela bere ezagutza beste moduetaz erabiltzeko era, eta horrela iritsi zen Setem Hego Haizeara. Bertan, boluntaria izanik, gizarte-borroka eta -mugimendu desberdinak ezagutzeko aukera izan du eta bere lanaren zentzuak eta komunikazioak, marketing-ak, diseinua, ilustrazioak gizartea eraldatzeko duten boterea ziurtatu du. Horregatik eta horri esker, bere ilustrazio eta diseinu-lan guztiak, hainbat eremutako Hirugarren Sektoreko erakundeekin batera egin ditu. Oso zorionekoa sentitzen da, berarentzat oso inportantea delako norekin edo norentzat egin lan.

"Ikasteko, desikasteko, negar egiteko, barre egiteko, beldurrei aurre egiteko, barrukoa ulertzen saiatzeko, besteen ikuspuntuak, bizipenak... ezagutzeko, mundutik ihes egiteko, ilobekin denbora pasatzeko, lagunekin komentatzeko, gozatzeko… Horretarako guztiarako liburuak.

Horrexegatik, hona hemen omenalditxo bat, liburuei, liburuak idazten dituztenei, liburuek oparitzen dizkiguten momentutxoei...

Irakurketaren plazerari!"

 

Laburrean

Non