Publiko guztientzat bidaia poetikoa.
Artea, hondarra, txotxongiloak, itzal-antzerkia, argiak eta musika.
Origen izeneko izaki bat sortu zen, Big Bang-arekin batera.
Origenek Unibertsoaren sorkuntza ikusi zuen. Lurrarena. Dinosauroen erregealdia ezagutu zuen, baita haien iraungipena ere.
Gizakiaren bilakaera behatzeko pribilegioa izan zuen, lehen hominidoetatik gaur egungo pertsonetaraino
Espiritualtasuna esperimentatu zuen, erlijioei eta giza sormenari erreparatu zien, baita gizabanakoen arteko gatazkak eragiten dituzten erronka teknologikoei ere.
Gizateriaren eta Kosmosaren harmonia eta batasuna bilatu zituen.
Bere historia Unibertsoarena berarena da, mirariz eta erronkaz beteriko istorioa. Existentziaren potentzial infinituaren historia.