Gipuzkoako Itxaropen Telefonoak, Zarauzko Udalarekin lankidetzan instalazio artistiko bat antolatu du Merkatu Plazako lehen solairuko erakusketa gunean. Instalazio honen helburua da giza harremanei eta lotura afektiboei balioa ematea, ikusaraztea eta horiei buruz hausnartzea.
Irantzu Lekue artistarekin batera sortu da espazio hau, ‘Maitatzearen artea’ deiturikoa. Bertan, hiru metroko zuhaitz bat kokatuko da. Zuhaitza osatzeko, bihotz formako hostoak bilduko dira, bakoitza bere mezu, marrazki edo esku-hartze artistikoarekin. Hosto horiek osatzeko herritar guztien partehartzea eskatzen da, Merkatu Plazako espazioan bertan eskuragarri izango diren hosto horiek mezuz, marrazkiz betetzeko.
Zuhaitza ikusgai izango da Merkatu Plazaren lehen solairuko erakusketa espazioan, urriaren 4tik 13ra. Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: