Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen XVII. Mostraren barruan.
Filar dantza garaikideko eta poesia bisualeko pieza bat da, gorputzen eta objektuen arteko harremanaren ahalmenaz hitz egiten duena, harien distantziatik garatzen den harremana. Nola sentitu beste gorputza, txotxongilo batena, distantzia honetan?
Filar-en istorioa egunero eraikitzen den eta bat-batean behera datorren mundu batena da. Orduan, krisi bat dagoenean, nola senti dezakegu komunitate bat berriro eraiki eta hari eta harreman sare batean bizi garela?
Hariek lotura ikusezina sortzen dute gertatzen den guztiaren artean, hariek gure familiekin, lagunekin edo bideak partekatzen ditugun pertsonekin lotzen gaituzte. Hariek distantzian mantentzen dute konexioa.
FITXA ARTISTIKOA